- Koronabirusak eragidako pandemia dela eta, hainbat izan dira bertan behera geratu behar izan diren ekimen jendetsuak; San Ferminak, Mungiako San Pedro Jaiak... Pasaden astean, Lezamako Txakolin Eguna zerrenda honetara gehitu zen, izan ere, Udalak aurten ospatuko zen 19. edizioa bertan behera uztea erabaki zuen.

Enologia ekitaldi hau ekainaren 7an atolatzea zegoen aurreikusita, baina txakolinzaleek 2021era arte itxaron beharko dute, izan ere, Udalak herritarren babesa lehenitsi du hau eteteko orduan: "Egoera ikusita, antolakuntzatik abetzen gara ezinezkoa izango litzatekeela segurtasun-tarteak eta osasun-agintarien protokoloetan ezarritako neurriak mantentzea ekitaldi jendetsu honetan. Gure ustez, jarduera egin ahal izateko zein da ekoizleen eta berturatutakoen gutxieneko segurtasuna bermatu". Jon Ander Aurrekoetxeak, Lezamako alkateak, ekoizleek produktuak aurkezteko eta saltzeko aukera galtzea tamaldu zuen: "Gure lehentasuna herritarren segurtasuna bermatzea da eta honelako eunetan ezinezkoa dela uste dugu. Egia da eskualdeko txakolindegientzako kaltegarria izan daitekeela, euren ardoei irteera emateko aukera paregabea delako Txakolin Eguna, baina gizartearen osasuna zaintzea izan behar da gure helburua. Espero dugu 2021ean azoka idar osoz itzultzea eta berriro ere jardunaldi bikain batez gozatu ahal izatea".

Horrenbestez, Lezama inguruko ardotegiak datorren urtean izango dute eurek eskoiztutako txakoln mota desberdinak saldu eta eskaintzeko aukera, jendeak hauek gozatu ahal izateko.