- Koronabirusak eragindako pandemiak oso modu borti-tzean astindu du biztanleriaren egunerokotasuna eta egutegi bizkaitarreko programazioa, izan ere, hainbat izan dira bertan behera gertau diren jaialdi eta egun bereziak. Mungiako kasuan, herritarrek 2021 urtera arte itxaron beharko dute berriro ere San Pedro jaiak ospatu ahal izateko. Herriko Jai Batzordeak, egungo osasun-egoera kontuan izanik, hauek ez antolatzea erabaki du herritarren segurtasunari lehentasuna emanda: “Jai-opakizunak egiteko orduan, bertan batu ahal diren jende-multzoak eta pertsonen arteko kontaktu zuzenak koronabirusaz kutsatzeko arrisku handiagoa suposa dezake. Horrenbestez, aurtengo San Pedro jaiak bertan behera uztea erabaki dugu. Ager Izagirre, herriko alkatea, tristura kutsuaz adierazi zuen Udalarentzako mungiarrak direna aspektu garrantzitsuena: “Gure lehentasuna biztanleriaren segurtasunaren eta babesaren alde egitea da; horregatik, erantzunkizunez jokatu behar dugu. Atsekabe handiz, aho batez erabaki dugu 2020ko jaiak ez ospatzea”. Hala ere, nahiz eta jendeak 2021 urtera arte itxaron beharko duen, Izagirrek mungiarren bertokotasuna goraipatu zuen. “Aurtengo jaiak beti ospatu izan ditugun moduan egin ez arren, gure herri-sentimenduak beti bezain baturik jarraituko du”, aitortu zuen alkateak. Mungiako biztanleriak oso aktibotasun handia erakutsi izan du betidanik, esate baterako berrogeialdi luze honetan zehar, horregatik, Jai Batzordeak San Pedroak modu alternatibo batean ospatu ahal izateko proposamenak entzun ahal izateko aukera baliatu du. Pertsona interesatuek jaiak@mungia.eus helbide elektronikora idatzi ahalko dituzte herriko jaietarako proposamenak, ostean Jai Batzordeko kideek jasotakoa bildu, aztertu eta plateamendu desberdinak egin ahal izateko asmotan.

Urtero urtero, milaka pertsona hurbiltzen dira Mungiako San Pedro jaiek eskaintzen duten programazio zabal eta anitzean parte hartzera. Jai Batzordeak proposatutako jarduera ugarien artean, badago denen gainetik disdira egiten duen bat; Sukalki Txapelketa. Jaietako biarren domekan, Bizkaiako txoko desberinetako koadrila eta familiak amantala jantzi eta sutondoan lanean izaten dira ahalik eta lapiko gozo eta ederrena egin ahal izateko. Normalean, jendea aurreko gauetik ibiltzen da leku aparta hartu ahal izateko antola-tzen, izan ere, nahiz eta sukalda-tzea eta txapelketa bera goiz eta eguerdi artean egiten den, mungiarrek egun osoa bertan pasatzen dute, musika, janari eta edariarekin elkartuta giro bikaina sortuta. Tamalez, aurten ezin inzago da paisaia bikain hori ikusi, horrenbestez, ziurtasunez esan daiteke 2021eko lehiaketak are zapore bereziagoa izan dezakeela.