#DenaOndoAterakoDa#DerioEtxean

Biztanleriaren artean mezu positiboak zabaltzaeaz gain, beste hainbat ekintza proposatzen ditu Udalak egunero bere Facebook kontuaren bitartez. Esate baterako, atzoko erronka ariketa fisikoarekin eta kirolarekin lotuta egon zen Mugi-mugi interneten bidezko klasea erabilita. Beste hainbat motatako jarduerak ere proposatu izan dira berrogeialdia hasi zenetik; ipuin edo marrazki lehiaketak, familian egiteko errezetak, irakurtzeko liburu zerrenda luzeak, meditazioa egiteko argibideak ara abar luze bat, beti ere jendea etxean geratzearen garrantzia azpimarratuta. Guztia kontuan izanda, argi dago Derioko biztanleria posible den neurrian aisialdi emankor eta dibertigarriak bizitzen ari direla hain berezia den egoera honetan zehar.