Zamudio - Zamudioko Udalak oso konpromezu handia hartu du azken urteetan hondakinen bilketa eta kudeaketa ekologiko bat bultzatzearen alde. Datozen asteetan, herriko gobernuak sortutakoaren araberako zerga ordainketa sistema martxan jarriko du. Aurreko udaldian ofizial egin zuenez, Udala Waste4Think proiektu europarraren parte izango da. Honen arabera, hondakin bilketaren inguruko zergen ordainketa sortutakoaren araberakoa izango da. Gaur egun, biztanleriak tasa berdina ordaintzen dute, baina herriko gobernuak herrian zehar kokatutako kontenedore berriek txartela elektroniko baten bitartez funtzionatzen dute, beraz, eurek egiten dituzten mugimenduak erregistratuak izango dira. Behin hilabeteabukatuta, zamudioztarrek bi ordainketa desberdin egingo dituzte; bata finkoa, eta bestea sortutako errfusaren araberakoa. Era honetan, Udalaren helburua jarrera ekologikoak sustatu eta bultzatzea bilatzen du, izan ere, zenbat eta klasifikatuagoa izan etxeko honeakinak, orduan eta tasa baxuagoa ordaindu beharko da. Esan daiteke, nolabait, Udalak birziklapena erabiltzan duten zamudioztarrak sarituko dituela. Oso prozesu luze bat suposatzen du aldaketa garrantzitsu honek eta herriko gobernuak aldaketa radualak egin behar ditu. Oraingoan, plastikozko poltsa eta edukiontzi konpostagarriak banatuko ditu biztanleriak etxean euren zaborra ondo sailkatu ahal izateko hondakin motaren arabera. Hauek frontoi ondoan kokatutako informazio bulegoan egongo dira eskuragarri eta, gainera, etxebizitzetako postontzietan ere informazio inprimakiak banatuko dira. Bestalde, oraindik txartel elektronikoa eskuratu ezin izan dute zamudioztarrek euren txarteltxoak eskatzeko aukera izango dute.

garbigune berria Udalak era gradualean itxiko ditu herrian zehar dauden kontenedore irlak. Honek, bertan sartu ezin diren objektuak sartu ahal izateko leku berri baten beharra suposatzen du. Arazo hau ebatz ahal izateko, herriko gobernuak hurbileko garbigune bat ahalbidetuko du Zamarripan plazan kokatuta, biztanleriak bertan utzi ahal izateko aurretik aipatutako gaiak. Hala ere, bolumen handi daukaten objektuak estaldura nabarmenetako eskualdeko puntuetara eraman beharko dira, hau da, Derioko garbigunera. Eguaztenetan eramaten dira ona tamaina handiko hondakinak, baina hala ere, aurretiaz abisatzeko beharra izango dute pertsona erabiltzaileek. Honetarako, 94 406 09 90 telefono zenbakira deitzea beharrrezkoa izango dute zamudioko biztanleek. - O. Pérez