larrabetzu - Larrabetzu eskolako erabiltzaileak zorioneko daude Udalak bertan egindako azken ekintza ezagutzean. Hainbat urtetan zehar, ikaslegoaren nahia bertan skate pista txiki bat izatea zen, izan ere, hainbat dira kirol modalitate hau euren ordu libreetan praktikatzen dutenak. Biztanleriaren prposamenak entzun eta proiektuaren arlo desberdinak ondo aztertu ondoren, Larrabetzuko Udalak skate pista txiki bat eraikitzea erabaki du bertoko eskolako ikaslegoak honen erabilerarekin gozatu ahal izateko. Lau pieza nagusik osatzen dute eskolako jolas-gune berria; batetik, alde bietara, jaitsiera aldapak eta, hauen bitartean, igo eta jaitsierakoa. Bestalde, hauen alboan akrobaziak egiteko baranda bat ere kokatu du Udalak. Guztira, 12.100 euroko inbertsioa suposatu du jolas-gune berriak herriko gobernuarentzat. Kasu honetan, gastu hau 2019 urteko aurrekontuen barnean dago, izan ere, aurreko urtean zehar jasotako partehar-tze prozesuan jaso zuen Udalak proposamena eta, honen ondorioz, urte amaieran aurrera attera da ekintza azkenean. Poriektua orain garatu izanaren beste arrazoi bat herriko plazako aterpe gunea eraikitzeko lanak elditu izana da. Iñigo Gazteluren, Larrabetzuko alkatearen, arabera, obraren esleipena jasotako enpresak ez du lana radostuutako epeetan bete eta, gainera, ez du Udalarekiko kontakturik ezarri eta ez ditu honetarako bide edo moduak ahalbidetu. Horrenbestez, Udalak berriro ere esleitu beharko du lana ziurrenik. - O. Pérez