Mungia - Datorren asteburuan oso jardunaldi berezia bizitzeko aukera izango dute Mungiara hurbiltzea erabakiko dutenek. Goiz osoan zehar, Legarda eskolako gune estaliak gabonetako merkatu txikiaren 17. edizioa jasoko du domekan, abenduaren 15ean.

Bertan, Bitxikiak, herriko bildumazaleen elkarteak, taldeko kideek hainbat postutxo antolatuko dituzte euren bigarren eskuko objektuak eskeiniz. Elkarte berberaren arabera, oso aukera ona izango da gabonetarako opariak erosi ahal izateko, izan ere, mota askotako produktuak izango dira bertan; arropa, jostailuak eta bestelako kontu ugari izango dira azokan. “Etorri, erosi, saldu eta elkarrekin aldatu”, azaldu zuten Bitxikiak elkarteko kideek, jendea 17. azokara hurbiltzera animatzeko intentzioarekin.

Jada, 16 urte daramatza herrian ekintza desberdinak antolatzen. Gainera, eurek daukaten lokalean hilabetero bertako kideek dituzten objektu desberdinen inguruko bilduma eta erakusketak antolatzen dituzte. Esate baterako, azken hilabeteetan antzinako neurri eta pisuen erakusketa antolatu zuten udaletxeko erakusketa gelan eta, bertan, balio historiko eta ekonomiko handiko objektuak egon ziren. Hau kontuan izanda, argi dago gabonetako opariak orandik erosi ez dituzten mungiarrek oso topaleku ona izango dutela datorren domekan Legarda eskolako gune estalian. Hainbeste opari eros behar diren garai honetan, oso aukera ona da produktu desberdin eta xelebreak eskuratu ahal izateko. Gainera, oso jardunaldi ona izango da objektu bereziei bigarren bizitza bat eman ahal izateko eta birziklatzeko. - O. Pérez