Mungia - Gaur egun, oso ohikoa da Bizkaiako herrietan jatorri desberdinetako biztanleria aurkitzea. Egoera desberdinak direla eta, jendea bere etxetik atera eta beste herrialde batera bidaiatzea erabakitzen du eta, Mungiaren kasuan, hainbat dira bere kaleetan aurkitzen diren nazionaltasun desberdinak. Atzoko egun osoan zehar, Andra Mari Guneak herrian elkarbizitzen duten kultura desberdinen topagunea izan zen. Hainbat dira urte osoan zehar Mungian antolatzen diren aniztasun jardunaldiak, esate baterako, Senegalen eguna, munduko arrozen lehiaketa eta dastaketa eta abar luze bat eta, atzokoan, kulturen arteko jaia izan zen. Goizeko 12.00etan zabaldu zituen jardunaldiak bere ateak, eta une honetan, jendeak Colombiako, Libiako, Cameruneko eta beste hainbat herritako sukaldaritza dastatzeko aukera izan zuen. Haragia, hummusa eta bestelako otartekoak egon ziren bertan eta muniar ugarik hauek dastatzea erabaki zuten. Ager Izagirreren kasua da, izan ere, Mungiako alkatea bertan izan zen jardunaldiko partaide desberdinen historioak eta kezkak entzuten goiz osoan zehar.

Bereziki, colombiarrentzat izan zen egun berezia. 1845 urtetik aurrera, abenduaren 7a eta 8a gabonenen heltzearen ospakizuna da eurentzako eta, honen onodrioz, hainbat izan ziren Andra Mari Gunean elkartu zirenak. Rocío Loperaren kasua da. Berak bere postutxoa izan zuen kulturen arteko jardunaldiak eta bertan berak eskuz egindako apaingarriak erakutsi zituen. “Nik hainbat urte daramatzat kalean aurkitzen ditudan plastikozko poltsak biltzen eta eurekin gauza desberdinak egiten ditut. Esate baterako, orain nire etxean kortina bat jartzeko lanean nago”, azaldu zuen. Bestalde, Mujeres del mundo elkarteko kideak berak idatzitako bi liburu erakutsi zituen, beraz, jardunaldiaren kultura aspektua oso nabarmendua geratu zen bere postutxoan. Zentzu handia izan zuen honek, izan ere, antolakuntzak liburuen inguruko topaketa edo liburutegi sozala planteatu zuen. Asko izan ziren kultura hauek ezagutzeko Andra Mari Gunera hurbildu ziren mungiarrak, izan ere, atzoko egun osoan zehar egon zen eguraldi bikaina oso lagungarria izan zen.

Behin goiza igarota, arratsaldeak ere oso aktibitate maila handia izan zuen. Hasteko, Boliviako hainbat emakumek euren jatorrizko herriko dantzen erakustaldia egin zuten. Ondoren, jardunaldiak kontinente aldaketa bat egin zuen zentzu figuratuan, izan ere, Voces de Camerun musika taldeko kideek euren herriko abesti ohikoen inguruko erakustaldi bat antolatu zuen, Andra Mari Guneko barnea giro apart batekin inundatuta euren soinu ederren ondorioz. Gainera, farl eta kandelen erakusketa izan zen bertan, jardunaldiko ekintza nabarmenetakoa. Bertako partaideek eskuz egin dituzte bertan erakutsi ziren lehengaiak eta oso arrakasta handia izan zuen honek mungiarren artean. “Asko gustatzen zaigun egun bat da. Urtero, etxekoak etortzen gara normalean izan ere gure seme-alabak kultura aniztasun eta elkarbizitzak dakartzan balioak erakutsi nahi dizkiegu”, aitortu zuen Andra Mari Gunera hurbildutako mungiar batek. Hortaz, oso jardunaldi berezia izan zen atzokoa.