MUNGIA. “Euskara da euskaldun eiten gaituena”, dio esaldi famatuak. Hizkuntza da euskal kultura eta identitatearen oinarrizko zutabea eta, honen homenaldi bezala, hainbat herrik oso jardunaldi berezia ospatuko dute gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna. Mungiaren kasuan, Olalde Aretoko gela nagusia izango da arratsalde honetako ekitaldiaren plaza, izan ere, Euskararen aiaren hamabigarren edizioa jasoko du arratsaldeko 19.00etatik aurrera eta Ana Goitia aurkezleak zuzenduta. Udalak antolatutako ekimenak, aurreko urteetan bezala, doako sarrera izango du, izan ere, herriko gobernuaren intentzioa Mungiako euskalzaleen-tzako topagune aparta egitea da.

Olerkaritzak ere oso garrantzi handia izan du euskal kulturan historikoki, baina Mungian are gehiago. Lauaxeta bertokoa zen eta, bere omenez eta kultura sustatzeko asmotan, Lauaxeta Olerki Lehiaketa antolatu du Udalak azken urteetan. Arratsaldean, sari banaketa izango da, aurten Gexorik nago izan da txapelketako gai nagusia. Behin sari-banaketa ekitaldiko ekintza nagusia ospatuko da; Euskara Saria emateko ordua. Ager Izagirrek, Mungiako alkateak, eta Eli Bilbaok, euskara zinegotziak, aurten zendu diren bi mungiar euskalzaleentzako izango garaikurra; Jabi Etxegarai eta Iñaki Oruerentzako. “Sari honen bidez, euren bizi osoan euskararekin(gure hizkuntzaren erabilera indartzen) izan duten konpromisoa eta egindako beharra eskertu nahi izan die herriak”, azaldu zuten Udaletik. Euskararen inguruko lan handia egin duten mungiarrentzako saria da hau. Kasuak kasu, aurreko edizioan Olentzero izan zen sariduna, izan ere, Izenaduba Basoa, bere baserria, Mungian dago eta, horrenbestez, herriko kulturaren algai esanguratsua da oso.

Tarteka, Mikel Inuntziaga abeslariak kantaldi bat izango du eta, gainera, Udal Musika Eskolako eta Dantza Eskolako ikasleek erakustaldi bikaina egingo dute. Behin programazioko ekintza guztiak bukatuta, Udalak bertaratutakoen gosea asetzeko lunch txiki bat prestatuko da. Datu hauek kontuan izanda, argi dago Euskararen Eguna eta euskal kulturaren zaleak ezinbesteko zita bat daukatela Olalde Aretoan, arratsaldeko 19.00etatik aurrera. Dantza, musika eta homenaldiak izango dira protagonistak, baina hala ere, euskararen garrantziaren goraipatzea da jaialdiko helburua, gure kulturaren oinarria.