zamudio - Urria bere amaierara heltzen doan bitartean, azaroari paso emanez, Bizkaiako herri desberdinek ekitaldi bereziak antolatu ohi dituzte hosto zaharkituen hilabetea agurtzeko. Normalean, atzerrian ospatzen den Halloween jaialdi ipar-amerikarraren inguruko mozorroak izaten dira ekintza mota hauetako giro alaietako protagonista; sorinak, zonbiak, munstroak, kartzelaratuak eta mota askotako pertsonaia mitologiko beldurgarrien jantziak, halaber. Zamudioren kasuan, beste leku askotan bezala, Arimen Gagua ospatzen da arriaren 31ko, hau da, datorren eguneko, arratsalde eta gauaren bitartean. Orain dela bi urte, 2017ab, ospatu zen lehenengoz jaialdi berezi hau Domu Santu eguaren bezpera dela eta. Bertan, antzinako tradizioak berreskratzearen ahalegina egitea da Udalaren zein herriko bestelako erakundeen helburua eta horregatik, antolakuntzaren aburuz, Zamudioren kultura are gehiago bultzatzeko bestelako aukera bat da.

Aurtengoan, jaialdia Ondarearen Europako Jardunaldien barne egongo da eta, hau prestatzeko, hainbat tailer eta ekintza antolatu ditu Udalak herriko gune desberdinetan. Hasteko, hilabete osoan zehar banatutako egunetan zamudioztarrak Gaztestazioan biltzen aritu dira birziklatutako materialekin egindako mozorroak prestatzeko; azken egunak bihar eta datorren eguaztenean izango dira arratsaldeko 17:30 eta 19:30ak bitartean. Gainera, bihar eta etzi argizari birziklatuarekin figurak egiteko jarduera izango da toki berean 19:00etatik aurrera, Arimen Gauerako beldurrezko formak egiteko. Jarduerekin amaituta, biharko 19:30etatik aurrera entsegu berezia izango da ludotekan, izan ere, aurten ekologia, ingurumen eta kultura zamudioztarraren inguruko kopla bat abestuko da, Labayru elkarteko Joseba Santxok zuzenduta.

programa Arimen Gaueko ekintzei dagokionez hainbat izango dira programazioan. Mozorro beldurgarriak jaialdian zehar izango dira protagonista nagusiak, izan ere, euren inguruko desfilea izango da eguneko ekintza esanguratsuena. Gainera, lehiaketa ere izango da eta, bertan, epaimahaiak zmudoztarren jantzien originaltasunaz gain era ekologiko zein birziklatzailean mozorroa osatzea izango du kontuan aurtengo saria banatzeko orduan. Jatekoa ere egongo da bertan, izan ere, aurreko edizioetan bezala kalabazaz egindako goxoak eta gaztañak dastatzeko auekra egongo da. - O. Pérez