sondika - Hainbat dira Txorierriko kultura osatzen duten zaporeak. Esate baterako, Lezamako Goitioltza auzoko jaietan kuadrila eta familiak paella usinaz josten dituzte kaleak, loiuztarren antzera. Sondikako jai desberdinetan ere horrelako lehiaketak izaten dira, esate baterako, orain dela aste pare bat bizi zen marmitako txapelketa. Baina horrelako osagaiak ez dira Sondikako zapore kartelera betetzen dituzten bakarrak, izan ere, argi geratu zen domekan ospatutako Enlogia Egunean oso herri aberatsa dela aspektu honetan. Bertaratutakoek, azokak izan zuen ardo eskaintza apartaz goza-tzeaz gain, hainbat izan ziren egon ziren janari postutxoak, gustu guztietarako. Haietako ordezkari sondikoztarra Iratxe García Asuako biztanleria izan zen, Iratxo gozotegiko produktuak eskeini zituelako bertan. Bertaratutako gozozaleak ilara luzeak osatu zituzten Iratxek saldu zituen gozo bereziak eskuratu ahal izateko; batik bat, pastelak, tartak, piruletak eta abar luze bat jendeak eure etxeetara poster berezi bat eraman ahal izateko. Hau da Iratxek orain dela zortzi urte zabaldu zuen negozioaren berezitasuna.

“Txikitatik gustatu izan zait gozogintzaren mundua , baina beste gauza askotan lanean ibili naiz. Orain dela 20 urte inguru, langabezian geratu nintzen eta Bizkaiako Gozogintza Elkarteak antolatutako kurtso bat egitea erabaki nuen eta formazio prozesu horri esker Gernika ozotegietan lana aurkitu nuen eta, bertan, hamabi urtetan zehar egon nintzen”, aitortu zuen Asuako auzokideak. Lan eremu horretan, gutxinaka-gutxnaka, gozogintzaren munduaz maitemintzen joan zen Iratxe eta, gainera, hainbat izan ziren honen inguruan ikasi zituen gauzak: “Lan egiteaz gain, oso ikasketa prozesu berezia izan zen Gernika gozotegietan bizitakoa eta, bihotz-bihotzez eskertuta nago”.

Hain bereziak izan ziren bertan ikasitako aspektuak, non bere gozogintzarako doaiak era nabarmenean hasi ziren. Urteen igarotzeak jendeak Iratxeren talentua ezagutzea lortu zuen eta honek berak bere gozotegi propioa zabaltzeko animoak sortu zituen: “Egia esan, jendearen animoak izan ziren gaur egun Iratxo gozotegia existitzearen errudun nagusiak. Asko izan ziren hau zabaltzeko animatu ninduten pertsonak eta, orain dela zortzi urte, ekintzaileen mundura salto egitea erabaki nuen. Nire buruzagiak izan zirenek asko lagundu zidaten honelako munduak nola funtzionatzen duen erakusteko orduan eta makinaria kontuekin ere”. Gaur egun, Sondikako kultura osatzen duten zapore ugarietakoen gozotasuna Iratxo gozotegiaren eskutik dago, izan ere, herriko hainbat ekitalditan bere postutxoa izateaz gain, erreferentzia handi bat bilakatu da herriko gozozaleentzako. “Berez, gehien saltze ditugun produktuak partekatzeko errezak direnak dira, hau da, pasteltxoak, teilak, tartak... Hala ere, ni berritzen saiatzen naiz beti, baina egia esan jendeak betiko produktuak ditu gustokoen etxera zein lanera eramateko. Bestalde, urtebetetzeak bezalako spakizun berezietarako ere tarta pertsonalak egiten ditugu. Baina Iratxo gozodendako produktuen ari jarraitzaile nagusia artisautza da. Eskuz egindako gozoak dira guztiak eta uste dut horrek ere publikoak ahora eramanten dituenen gure gozoak igertzen dutela”, aitortu zuen Iratxek.

Kontuak kontu, herriko erreferentzia gastronomikoetako bat bilakatu da Iratxo gozotegia. Gainera, esan daiteke, Iratxe izenaren eta pertsonai mitologikoaren arteko hitz-jokoak ere jendearen atentzioa deitu duela. Beraz, hainbat dira Iratxo gozotegiaren arrakasta posible izateko parte har-tzen duten osagaiak, baina artisautza eta Iratxeren eskuko lana dira funtsean garrantzitsuenak. Sondikako kultura hainbat zaporek osatzen dute eta ia ziurra da hainbat urtetan zehar gozotegi berezi honetako gozokiak dasta-tzen jarraitu ahal izago dutela sondikoztarrek egunerokotasunean.