Zamudio - Zamudioko biztanleria zorioneko dago azken aldian. Udalak herriko zonalde desberdinetan hobekuntza lanak egitearen inguruko politika aurrera eramaten jarraitzen du. Orain, Santimamiko ermitako inguruak izan dira berrikun-tza gehienak jaso dituen gunea. Hainbat dira egun eguzkitsuetan baseliza inguruko landetan eguna pasatzeko edo bazkaltzeko aprobetxatzen duten zamudioztarrak eta, haientzako, Udalak erretegi berri bat eraiki du. Biztanleriaren otordu euzki-tsuetaz egonaldi aparta egin ahal izateko, gainera, bertoko mahai eta eserlekuak ere berriro margotu dira, euren itxura era nabarmen batean berriztuz.

Bidekoetxe auzoan eta Lezamarako bidean ere hainbat izan dira Zamudioko Udalak aurrera ermana dituen hobekuntzak. Lehenengoan kokatutako bidegorriko asfaltoa berriztu egin da, aurretik zeuden arazo eta zati apurtuak konponduz eta bere erabilera egoki eta bikaina ahalbidetuz. Azkenik, Lezmarako bidean, Agirre Lehendakaria plaza eta herriko Eskola lotzen dituen pasarela osatzen duen egurreko barzina berriro eman zaio barruko aldetik. Berrikuntza ugari zamudioztarren onurara ziurtatzeko. - O. Pérez