mungia - Euskal Herriko kulturaren ondare nagusienetakoa izan da baserritar bizitza historikoki. Bizkaia eta gainerako probintzietako herri gehienetako biztanleria naturak eta etxeko animaliek emandakoaz ematen zuten eguneroko bizitza. Zorionez, nahiz eta orokorrean euskal lurraldeetako bizimodua asko aldatu, badaude nekazaritza eta abeltzaintza kultura oraindik ere mantentzen duten herri, auzo, herritar eta ekimen desberdinak. Hauetako adibide argi bat izan zen aurreko zapatean, abuztuaren 31n, Mungian bizitakoa. Belako auzoko Eneperi jaiak zirela eta, San Antoneko baseiza inguruko landetan Bizkaiako artzain-txakurren 55. txapelketa ospatu zen. Bertan, hamahiru txakurrek hartu zuten parte, probintziako txoko desberdientako artzainek gidatuta; Abadiño, Orduña, Orozko, Sodupe? Baina, haien artean, bazegoen Mungia bertoko ordezkaritza, Ibon Bilbao artzain birletarraren eta Laika, bere txakurraren, eskutik.

Lehiaketak giro aparta eskeini zuen Belakoko landetara hurbildutakoentzako eta, ainera, euskal kulturan berebiziko garrantzia izan duen kirol modalitate baten erakustaldi aparta izan zen. “Nik uste honelako ekitaldiak oso giro polita ematen dutela. Azken finean, abeltzaintza eta, zehazki, artzain kultura Euskal Herriko historiako zati nabarmenak izan dira eta oso positiboa da gaur egun, oraindik ere, horrelakoak egotea. Gainera, gazteenentzako, zein kanpo jendearentzako, oso aukera ona da gure kultura eta ohituretan sakontzeko”, adierazi zuen Bilbaok. Artzain mungiarrak gaztetik bizi izan du baserri bizitza, izan ere, txikitatik bere familiarekin bizi izan da Billela auzoan nekazaritza eta abeltzaintzak inguraturik: “Mungiako beste askoren antzera, nik ere txiki txikitatik bizi izan dut baserriko bizitza. Ortua, animaliak, landak? Familia osoak modu honetan bizi izan du betidanik egunerokotasuna eta, agian horregatik, hain estua izan da beti nire lotura natura eta euskal kulturarekin”.

Bere esanetan, gaztetatik baserritarra izanda ere, ez du beti artzain modalitatearen inguruko lotura esturik izan: “Txikitan, nahiz eta baserrian bizi, ez genituen ardirik. Behiak bai, ortua eta landak ere, baina ardirik ez. Hala ere, aitortu beharra daukat txakurrak betidanik asko gustatu zaizkidala eta etxea asko izan ditugula. Horregatik uste dut artzain mundua gustatzen hasi zitzaidala, txakur mota desberdinen kapazitateak eta gaitasunak zelaian ikustea. Behin gurasoak nagusi egin zirenean Mungia barnera joan ziren bizitzera erosotasun kontuak zirela eta eta, orduan, erabaki nuen ardiak ekartzea etxera orain dela sei-zortzi urte”. Nahiz eta noizbehinka ar-tzain txakurren txapelketatan parte hartu, lanbidez kamioilaria da Ibon, baina hala ere, kultura arlo honen defendatzaile su-tsua da birletarra: “Nik oso denbora gutxi daramat txapelketatan parte har-tzen. Orain dela hiruzpalau urte hasi nintzen. Bi urtetan zehar beste txakur batekin ibili nintzen eta atsedenaldi txiki bat hartu ostean aurten txakur berri batekin itzuli naiz, artzain euskaldun arrazakoa. Zoritxarrez, aurten ezin izango dut beste txapelketa gehiagotan parte hartu oso urriak direlako, beraz, datorren urtean pentsa-tzen nago lasaitasunez.

Bilbaoren aburuz, kezkagarria da artzain-txakur lehiaketen mundua gaur egun bizitzen ari den egoera, izan ere, gero eta belaunaldi txandaketa urriagoa dago: “Gero eta artzain gutxiago ari dira parte hartzen. Gainera, gehienak nahiko nagusiak dira eta ez dira azte gehiegi anima-tzen. Bizkaian eta Araban nahiko animatua dago kontua, baina Gipuzkoan, adibidez, oso partaidetza eskasa izaten ari da azken urteotan. Horregatik da hain garrantzitsua honelako ekitaldiak egiten jarrai-tzea, jendeak kirola ezagutu dezan eta pertsona gehiago animatzeko. Oso kultura polita da artzainena eta urte askotan mantentzea nahiko nuke”.