lezama - Urtero bezala, Lezamako biztanleriak begi onez ikusten du udaldiaren amaiera. Nahiz ta askorentzat lanerako zein eskolarako itzulia suposatu, bertokoek badaukate ospatzeko arrazoia, izan ere, herriko jaien hasiera suposatzen du irailaren hasierak. Domekan honetan, irailak 1, hasiko da programazioa jorratzen XIV. Lezamako Mugetatik martxa, lasterketa eta txikien martxarekin, goizeko 8:00etatik aurrera. Jarraian goizeko meza izango da eta, 14:30etan adintsuen bazkaria. San Antolin egunean, hau da, astelehenean, 12:00etako mezak zabalduko du eguna eta, ondoren, txikitilariek girotutako luncha izango da.

Programazioko egun potenteenak barikutik aurrera hasiko dira. Hasteko, pilota partiduak izango dira 18.00etan eta, jarraian, kuadrilen desfilea izango da Mikel Zarate plazatik abiatuta, film eta telesaiak gai izanda. 19:30etan txupinazoa eta pregoia izango dira Kurtze Dantza Taldearen eskutik eta gero, Sakatu elektrotxarangak poteo musikatua gidatuko du. Behin gaua ailegatuta umeen mozorro ehiaketako sariak banatuko dira kontzertuei hasiera eman aurretik.22:00etatik aurrera, Domezain, Hakima Flissi, Kartzarot, Mamagigis eta Garilak 26 euskal taldeak eszenatokira igoko dira, izan ere, aurtonegoen ere euskal taldeen aldeko apostua egin du Lezamako jaien antolakuntzak. Zapatuko jardunaldiaren irekiera zazpi eta hamalau urte arteko umeentzako Txiki Infernua mendiko bizikleta lasterketaren kontu izango da, 11:00tatik aurrera. Eguerdian ospatuko den herri bazkarirako sabela prestatzeko haurrentzako puzgarriak izango dira eta nagusientzako poteo musikatua. Doinuak ere mahaiganekoa eta arratsaldean zehar protagonismoa izango du Kittu taldeare, eta Ekidazu eta EHUko abesbatzen ekitaldiak direla eta. Eguzkia joanda, euskal kontzertuen ordua helduko da hiru talde potenteren eskutik. 23:00tan Bad Sound igoko da oholtza lezamarrera eta, honen jarraian, Huntzaren erritmo alaiek gaua girotuko dute. Azkenik, Oxabi erromeria izango da kontzertu maratoia ixtearen arduraduna.

Domeka egun lasaiagoa izango da. 11:00tako mezak hasiko du eguna eta, ordu berean, Lezamako pilota eskolako umeek eta Andra Mari afizionatu txapelketako finalak izango dira pilotazaleek goza dezaten herriko frntoiean. 11:45etan, jaietako pregoilariek, hots, Kurtze Dantza Taldeko kideek. Arratsaldean, 17:00etatik aurrera, gorputzak mugitzeko ordua helduko da Xaibor DJak eskeinitako disko-festan eta, ondoren, eguneko programazioari amaiera borobila emateko, Eingo taldeak dantzaldia prestatuko du txosnagunean. Ekintza plangintza ugari eta anitza kontuan izanda, soberako arrazoiak ditu biztanleria lezamarrak udara amaiera eta irailaren helduera animu eta poztasun osoz hasteko. Euskal musika, kultura eta kirola barra barra jaietan. - O. Pérez