loiu - Urtero, hainbat dira Bilboko Aste Nagusiko eintza desberdinetaz gozatu nahi duten hiriburutik kanpoko biztanleak, esate baterako Loiu bezalako herrikoetakoak. Gaur egun, ez dago Txorierriko udalerria eta Bilbo gauez lotzen dituen garraio publiko zerbitzurik eta, horregatik, loiuztarrek gaueko giroaz segurtasun eta erosotasunez etxera iztuli ahal izateko doako autobus zerbitzua antolatuko du.

Abuztuaren 17a eta 25a bitartean, Udalak hiru autobus antolatuko ditu Bilbo eta Loiu lotzeko. Gauero, 1:30etan, 3:30etan eta 5:30etan, hiriburuko Elcano kaletik abiatuko dira ibilgailuan Loiuko auzo desberdinetara norabidea hartuta, izan ere, autobusak Aiartza, Larrondo, Lauroeta eta Zabaloetxe auzoetan izango ditu geldialdiak, horrela, auzo guztietako biztanleen segurtasun et erosotasuna bermatzen, gainera, doainik. Gaueko ordutegi berri honen ondoren eta aurretik, ohiko garraio publikoko lotura izango da Loiu eta Bilbo artean, astean zeharreko eta asteburuetako ordutegiak mantenduko dira. Bere eskutik, herriko Udala oso pozik azaldu zen biztanleriaren gozamenerako iniziatiba berri hau iragarrita: “Gure helburua biztanleriak Aste Nagusiaz presa gabe gozatzea da. Era honetan euren itzulera bidaieko segurtasuna, erosotasuna eta eraginkorra ziurtatzea posiblea da. Gure biztanleria eta auzokideen aldetik oso harrera ona izan duen zerbitzu bat da eta, horregatik, gobernu taldeak uste dugu euren nahi eta gomendioei erantzuna emateko modu egoki bat dela”. Hortaz, Aste Nagusiko gauetan gozatu nahi duten loiuztarrek autoa etxean utzi dezakete. - O. P.