Mungia - “Mungian beti dago zeozer”, esaldi honekin definitzen dute herriko eta bere inguruko biztanleek bertoko kaleetan ia astero dauden ekitaldi desberdinei erreferentzia eginez. “Eskertzekoa da mungiarrek osotutako elkarte desberdinek herriarekin daukaten konpromezua eta aktibitate maila. Honi esker, ildo desberdinetako ekintza ugari izaten ditugu urte osoan zehar”, adierazi zuen Ager Izagirrek, Mungiako alkateak, udal hauteskundeen aurretik. Baina herriko elkarte ugarietaz gain, badago ekintza agenda potente hau aurrera eraman ahal izateko ezinbestekoa bilakatu den pilare edo oinarria; Mungiako Babes Zibil Taldea.

Aurten, elkarte boluntarioa bere zilarrezko ezkontza bizi-tzen ari da, izan ere, bere sor-tzetik 25 urte igaro izan dira. “1983an Bizkaia ia sutsitu zuten uholdeak izan zirela eta planteatu zen lehenengoz talde hau sortzearen ideia. Oso gogorrak izan ziren urak egindako kalteak eta ikusi genuen jende asko hurbildu ginela Udalera gure laguntza eska-tzera bueltan ezer eskatu gabe. Hemendik aurrera, Udalak ikusi zuen honelako desastreen aurrean beharrezkoa izango zela neurriren bat izatea arazoak ebatzi ahal zateko. Orduan, Gurutze Gorriaren eta Udalaren arteko elkarlanaren bitartez jendea eta materiala bilduz joan ginen eta hortik aurrera utxinaka priektua forma hartzen joan zen”, adierazi zuen Aitor Muruagak, Mungiako Babes Zibil Taldeko Kideak.

1993tik aurrera, Muruaga Gurutze Gorriko bolondresen eta uholdeetan parte hartu zuten laguntzaileekin kontaktuan jarri zen eta honela, hurrengo urtean, Mungiako Babes Zibil Taldea ofizialki sortzea lortu zuten. “Hasieran 15 kide inguru elkartu ginen. Denbora gutxiren buruan, biztanleriarentzako antolatu genituen tailer txiki batzuen ondorioz, gure partaidetza bikoiztea lortu genuen; denok larrialdi egoera desberdinetan esku hartu ahal izateko formakuntza egokidunak”, azaldu zuen Muruagak taldearen eboluzioaren inguruan. Hortik aurrera, elkartearen ekipamendu, partaidetza eta formakuntza hasten joan da gaur eguneko egoerara ailegatu arte. 25 urteren buruan, herrian antolatzen diren arlo desberdinetako ekintzen segurtasun maila ziurtatzeko berebiziko pisua hartu du Babes Civil Taldeak. Esate baterako, kirol frogetan, aspektu ugari kontrolpean izatearen arduradunak izaten dira elkarteko kideak eta euren laguntzari esker honelakoak aurrera eramatea posible da. Gaur egun, 18 dira elkarteko parte har-tzaileak, adin desberdinetakoak, eta arlo desberdinetan espezialituak; trafikoa, basoak, sorospen lanak, Iratí bidezkoa komunikazioa eta abar.

Euren lan garrantzitsua eskertzeko asmoz, Mungiako Udalak ezetz esatea ezinezko zen eskaintza bat egin zion herriko Babes Civil Taldeari. Honen arabera, kideek aurreko ekainaren eta uztailaren hasieraren artean garatu ziren San Pedro jaietan txupinazoa herri osoaren aurrean jaurtitzea eskeini zien, euren lanari homenaldi arrakastatsu eta jendetsu bat eman ahal izateko eszenatoki paregabe batean. Muruagaren arabera, oso ilusio handiaz jaso zuten elkarteko kideek Udalaren eskaintza: “Arrunta denez, oso pozgarria izan zen txupinazoa guk jaurtitzea nahi zutela esan zigutenean. Urte askotan zehar inongo interesik gabe lanean agon gara eta honi errekonozimendu bezala ikusi genuen. Hala ere, bat dauka kontuak, izan ere, gu bolondresak gara eta gure lana nahi dugulako egiten dugu inongo eskerrik espero gabe; uste dugu ez dugula inongo saririk merezi. Txupinazioa botzeak, bestalde, gure balioak herri guztiaren aurrean aurkezteko balio izan du, gure filosofia are gehiago ezagutarazteko aukera aparta izan da eta oso pozik gaude”.