Larrabetzu - Udaldiko beroak Bizkaiako kaleak argitzen dituen denboraldi hauetan, asko da kale zein, taberna edo jatetxeetan xahutzen diren plastikozko ur botilak. Honen aurreak, Larrabetzuko Udalak, Bizkaiako Ur Patzuergoarekin eta herriko ostalaritza lokalekin batera, plastikozko edukinen kontsumoa urritzeko kanpaina bat jarri du martxan.

Honen arabera, Larrabetzuko lokal gastronomiko desberdinek kristalezko botilak banatuko dituzte herriko biztanleriaren artean hauek behin erabili ostean aldi askotan berrerabili izan ahal izateko. Gainera, logikoa den bezala, taberna eta jatetxeek txorrotako urez beteko dituzte bezeroek eskatzean doainik, honela, plastikozko botilen kontsumoa murriztea posible izango da herriko biztanle eta ostalaritza lokalen aldetik.

“Iturriko ura edanez hondakinik gutxiago sortzen dugu, gutxiago kutsatzen dugu eta, gainera, dirua aurrezten dugu”, aitortu zuten Larrabetzuko Udaletik iniziatiba berriaren xedea argi eta garbi azalduaz: “Helburua zera da; botila horietan bezeroei txorrotako ura eskaintzea”. Beraz, herriko biztanle eta ostalariak beirazko botilak erabiltzera ohitu beharko dira plastiko kontsumoa murrizteko. - O. Pérez