mungia - Pasaden astetik, Mungiako biztanleria euren herriko jai nagusietan, hau da, San Pedroetan, murgilduta dago bete-betean. Astean zehar egindako atsedenaldi antzekoak bertokoen indaberritzea ahalbidetu du asteburuari begira. Gaur, azken asteburu honi harrera potentea emateko, jaietako kon-tzertu potenteenetakoa izango dua Foruen plazan 23.00tatik aurrera. Travellin’ Brothers talde euskalduna eszenatokira igoko da bere 13th Avenue South diska berria aurkeztera. Ekitaldi hau jai batzordearen apostu garrantzitsuenetakoa izan da talde euskaldunak bakarrik izango diren San Pedro jaietarako. Baina, nahiz eta hau izan agerraldi potenteena, hainbat izango dira gaurko ekintzak.

Eguerdiko 15.00etatik aurrera, herriko gazteak txosnagunean bilduko dira Ingule Gazte Asanbladak antolatutako herri bazkarian. Behin mahaiganekoa bukatuta eta jai giroa gutxinaka gorputzean sar-tzeko elektrotxaranga bertatik abiatuko da herrian zehar 18.00tatik aurrera. Bitartean, 19.00etan, Julio Soto eta Nerea Ibarzabalek kalez kaleko bertsolaritza erakustaldia eskeiniko dute eta, ordu berean, De la mano de de Alicia antzezlana aurkeztuko da Torrebillela Kultur Etxean. Gainera, 19.30tan, Matxin Plazan Sarini zirku konpainiak Txoriak Txori ikuskizunarekin ikusleak ahozabalik utziko ditu.

Euzkia amatatzen den eta ilargiak Mungia argitzen doan bitartean, eguneko ekitaldiak gero eta musikatuagoak izaten joango dira. 21.00tatik aurrera, Brinkaderia batukada taldeak herriko kaleak animatuko ditu bere erritmo bereziekin. Behin gaua finkatuta, Travellin’ Brothersen kontzertu nagusia helduko da eta, bitartean, 23.30tan, Larrain Dantza erakustaldia izango da txosnagunean Amilotx Dantza Taldearen lagun-tzarekin. Gaurko proramazio ani-tzari amaiera borobila emateko, Gozategi izango da txosnaguneko eszenatokian 24.00tan. - O. Pérez