mungia - Bentades Ikastetxeko zuzendaritza taldea eta guraso elkartea, hau da, Eskola Kontseilua, adostasun batera ailegatu dira eta honen arabera genero berdintasunaren aldeko borrokan aurrera pausoak ematen jarraituko du eskolak. Oraingoan, bertoko ikasleentzako uniforme inklusiboagoa ezartzea izango da berrikuntza nagusia 2019-2020 ikasturterako. Honen arabera, zentroko ikasleak izango dira uniformeak eskeinitako arropa zerrendatik zein janzki eraman erabakiko dutenak, izan ere, Kontseiluak azpimarratu zuenez; “uniforme aeta heziketa fisikoko ekipamendua klasera eramatea derrigorrezkoa dela gogoratzen dugu”.

Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek daukaten jantzi zerrendari dagokionez, euren uniformeak ondorengo gaiek osatuko dute: praka gris ilun labur zein luzea, gona tolesdun gris iluna, pitxi gris iluna, mauka labur zein luzeko alkandora itxurako polo zuria, ikastetxeko logotipodun jer-tse ireki zein itxia urdin ilun kolorekoa, galtzerdi edo media urdin ilunak, zapata urdin ilun edo beltzak eta kolore beretako jaka. Txandalari dagokionez raka labur edo luzeek, kamiseta zuriak, zapatila beltzak eta galtzerdi zure ala beltzak osatuko dute, legginsen erabilerarik gabe. Haur Hezkuntzako ikasleen uniformea ere txandalen antzerakoa izano da, izan ere, jaka beltz edo urdin iluna besterik ez zaio gehitzen. Gainera, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikaslegoak erabili beharko dituen amantalak Bentadeseko logotipoa izango dute bere kolore urdin eta zuri gainean. Jantokiko batak ordea ez du irudirik izango, beraz kolore hutsekoa izango da haurrek bazkaltzeko janzkia. - O. P.