loiu - Loiuko Udalak ekainaren 27 eta 30 artean biziko dituen San Pedro eta Santa Luciako jaiak aurkeztu zituen atzo. Orotara, 50 ekintza doako izango dira herriko zein bere inguruetako biztanleen-tzat jaiegunetarako programazioaren barne. Haien artean, gainera, hamabi izango dira kontzertu eta musika erakustaldiak jai giro ederra ehuntzen laguntzeko. Programa erakararria dela eta, Loiuko biztanleria irrikitan dago datorren egueneko arratsaldeko 20:00ak heldu daitezen, izan ere, ordu horretan izango da jaien hasiera ofiziala herriko atletismo taldeak, Beste Birak, pregoia eman eta txupinazoa botako dute.

Kontzertuen aspektuari dagokionez, Mariachi Imperial talde mexikarra izango da lehena datorren eguenean, ekainak 27, emango duen erakustaldiarekin 20:30etan. Hurrengo gauean, Kaotiko, punk-rock musika talde arabarra, helduko da Loiuko jai karpara programazioko kartel buru bezala, ekainak 28, 23:00tatik aurrera, hots,gazteentzako prestatutako egunean. Ondoren, gazte gauari jarraipena emanez, Akerbeltz erromeria izango da jaiak animatzearen arduradunak. Zapatuko musikaltasunaren aldetik, eguneko izarrak, aurreko egunaren antzera, eguzkia joandakoan ailegatuko dira. Andaluziatik, Mojinos Eskoizok euren abesti xelebreak plazaratuko dituzte gauerdia pasata, 0:30tan alegia, eta behin El Sevillak lideratutako taldearen ikustaldia bukatuta Ibai Sánchez DJak girotuko du gaua. Jaietako azken traka aurretik, ekainaren 29ko arratsaldeko 20:00etan, Luhartz erromeriak agurra alaituko du. Gainera, jaiegun guztietan hainbat musika ekintza antolatuko dira egunean zehar; besteak beste, Orquesta Jamaica, Five Direction eta beste hainbat txaranga eta kalejira jendetsu.

Besteako ekintza arloan ere, San Pedro egunean, ekainaren 29an, ospatuko den Loiuko Paella Txapelketa izango da ekintza ugarietan estaldura handienekoa. Urtero mila Bizkaia osoko mila pertsona inguru biltzen ditu hainbat sari banatzen dituen jardunaldi gastronomikoak. Gainera aurtengoan, hainbat izango dira egunak izango dituen berrikuntzak; esate baterako, gazteentzako bideoko simulagailuak, Freestyle Bike Showa edo jendeak argazki politak atera ahal izateko photocall-a. Gainerako egunetan, azpimarratzeko modukoak dira jubilatuen bazkaria, ekainaren 27an, gazteentzako bazkaria, 28an, eta slalom eta driffting erakustaldia, 29an.

Ainhoa Tubetek, Loiuko Udaleko jai zinegotziak, eskerrak eman zizkien programa sortzean parte hartu zuten elkarteei: “Hainbat izan dira plangintza antolatzean parte hartu duten herritar taldeak eta esker-tzekoa da. Honi esker, danon-tzako egoki eta anitzak loiuztarrei eskeini ahal izatea lortu dugu danok”. - O. Pérez