mungia - Mungiako Udalak bere eremuko aspektu desberdinetan hobekuntzak ezartzen jarraitzen du. Oraingoan, Emerando auzoko biztanleak izango dira zorionekoak. EAJ alderdiak planteatutako proiektuaren arabera, Udalak bere ur-sarea toki honetara zabaltzeko intentzioa dauka, izan ere, gaur egun, bertoko auzokideek ez dute hornidura orokorrerako lotura. Berez, auzoan dauden ur-puztu desberdinetatik jasotzen du zonaldeak ura. Horregatik, Mungiako Udalak ur-sarea bertara helarazteko aukera ikertzen aritu da denbora askotan zehar eta, Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoarekin bildu ostean, hornidura Emerandoraino eramateko proiektua landu du.

Ur-sare berriaren eraikuntzak oso inbertsio garrantzitsua suposatuko du herriko gobernuaren-tzat. Udalak espero duenez, milioi euro inguruko aurrekontua izango du eraikuntzak, izan ere, ur-biltegi berria eraikiko du Udalak Emerando auzoko Elorriaga kaleko goiko aldean. Kantitate osotik, 200.000 euroko diru laguntza eskeiniko du Bilbao Bizkaia Ur Pa-tzuergoak eta bestelako 800.000 euroak Udalaren kontura izango dira. Datozen hilabeteetan zehar, sarea eraikiko duen enpresaren kontratazio lanak egitea espero du Mungiako gobernuak. Behin erakitzeko arduradunek aurkeztutako proiektu eta aurrekontuak aztertuta, Udalak espero du 2019 honen amaieran edo datorren 2020 urteko hasieran hasta ur-sare berriaren eraiuntza egiten.

Bitartean, Udala beharrezkoak izango diren lurrak eskuratzeko tramiteak egiten dago, izan ere, egitura berria sortu ahal izateko beharrezkoa izango da Markaidako ur-biltegitik ura bideratzea basoan zehar igarotzen den hodi baten bitatez.

Ekintza nabarmen honen bitartez, Mungiako Udalak Emerando auzoko biztanleriaren aspaldiko nahi nagusienetako egi bihurtzea lortuko du. Urte askotan zehar planteatutako proiektua da ur-hornidura beharriaren eraikuntza eta, dirudienez, laster esan ahalko dute bertako auzokideek Mungiako ur-sare nagusiaren barne daugoela eruren auzoa. - O. Pérez