mungia - Urterolez udaberria ailegatzen denean, oso ohikoa da Euskal Herriko lorategi eta balkoiak kolore biziz josiak ikustea. Horregatik, Mungiako Udalak, herriko eta eskualdeko beste elkarte batzuekin batera, Landara Azokaren hamairugarren edizioa antolatuko du zapatu honetan, apirilak sei. Goizeko 10:00etan hasita eta eguerdiko 15:00ak arte 20 postu inguruk udaletxe aurreko Foruen Plaza kolorez beteko dute mungiarrentzako eskuragai eta ikusgai izango diren lore, landare eta zuhaixkak direla eta. Orokorrean, publikoak azokan aurkituko dituen produktuak landara ornamentalen munduarekin egongo dira lotuak, nahiz eta paisaia lorak ere aurkitu ahalko dituzten.Bertoko ereduak izango dira gehieneak, baina hala ere Bizkaiako, Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako haztegietan landutakoak ere aurkituko dira bertan; ondorioz aniztasun handiko azoka izango da Mungian. Guzti honetaz gain, zuhaitz, bonsai nahiz kaktus, edo bestelako espezieren inguruko, zalantzak izanez gero, bertaratutako jendeak sektoreko profesionalekin euren zalantzak komentatzeko aukera izango dute, beren etxeetako landarak zaindu edo era egokian hazteko baliagarriak diren aholkuak jaso ahal izango dituzte interesatuek.

Lorezaintza tramankulu eta tresnak ere eskuragarri izango dituzte mungiarrek, izan ere, Aurtenetxe enpresak eskuragarii jarriko ditu bere produktuak. Gainera ekologia eta iraungarritasunaren inguruko tailer desberdinak egin ahal izango dituzte Foruen Plazara hurbildutakoek. 11:00etatik aurrera, Debanaturako kideek birziklatze, konpostatze eta zizarekulturaren ingurukoa eskainiko dute eta, ordu eta erdiren buruan, bertoko hazi desbrdinen erakusketa antolatuko dute. Bestalde, Lehendakaris Floristas eta Butroi Bizirik en Transición-eko kideek lore mozketa eta hazien landakaetaren inguruko gakoak azalduko dituzte 11:00etatik aurrera. Azkenik, azokako partehartzaileen artean zozketa bat antolatuko da 13:30tan. - O. Pérez