ARRIGORRIAGA. Arrigorriagako Udalak Gabonetan eskainiko dituen kultura-jarduerak azaleratu ditu gaur goizean. Horien helburua opor garaian umeek eta gazteek aukera ezberdinak izan ditzaten.

Eskaintza osatzeko orduan egon diren aniztasuna eta parte hartzea nabarmendu ditu alkateak. “Antolaketa lanetan, udaleko arlo desberdinak aritzeaz gain, elkarteek ere euren ekarpena, ekarpen garrantzitsua egiten baitute. Eta hori islatuta ikusi ahal izango da aurkezten ari garen programan”, aipatu du Maite Ibarra alkateak.

Indargune bat baino gehiago ikusten dizkio alkateak egiten den eskaintzari. Interesgarria da antolaketako aniztasunarekin batera, elkarteek, halaber, urtean zehar egiten duten lanaren erakusleiho ere bihurtzen dela garai hau. (Kirol arloan, Umorea labur, Olentzero eta Mari Domingi, erromeria, xakea...).

Nerabe eta gazteei zuzendutako ekimenei ere garrantzia eman diete eta egiten diren proposamenak aisi soila gainditzea ere jarri du balioan. Ildo horretan, zer esan du: “Gaztegunearen formazio proiektua ere aipatu nahi dugu. Izan ere, ahalegin berezia egiten du nerabe eta gazteengana heltzeko zientzia eta teknologia eta indar berezia egiten du emakumezkoak bertan txertatzen. Udal bezala, berdintasuna gazteetatik sustatzea garrantzitsua eta beharrezkoa iruditzen zaigu”,

alkatearen aburuz.

Udalaren apustua da, Maite Ibarra alkatearen hitzetan, “garai honetan ere kalea izan dadin desberdinen arteko topaleku eta elkarrekin ongi pasa dezaten”.

Kultura sailean programazioa egiterakoan, ekimenen hautaketa egin denean, zaindu da bereziki programatzen den horrek giza baloreak lantzeko aukera ematea, Iratxe Gil Kultura zinegotziak azaldu duenez.

“Zaila da ekimen batzuk bakarrik aipatzea, izan ere, maitasun handiarekin lantzen da garai honetako programazioa, bai elkarteen aldetik eta baita udalaren aldetik ere. Kalitatea zainduz, hasieratik amaiera arte”.

Mota guztietako ekimenak egingo dira, agendan ikus daitekeenez. “Zinema, euskarazko antzerkia haurrentzat eta familia guztiarentzat magia izango da. Haur parkea egongo da, bai herrigunean zein Abusun. Gertutasuna bilatzen baita, bereziki txikienak direnei (2-6 urte) zuzendutakoetan, egon daitezen eroso eta ongi zainduta”, amaitu du Kultura zinegotziak.