UGAO-MIRABALLES. Biztanleen segurtasuna zaindu nahian, Ugao-Miraballeseko Udalak semaforo bat jarri du El Jaro polikiroldegia eta Eguneko Zentroa bitartean, BI-625 errepidean. Auzokideek bazeramaten denbora hura eskatzen, bidea gurutzatzeko arazoak baitzituzten. Semaforo berriak pultsadore bat dauka, hura sakatuz gero denbora gutxiago itxaroteko.

“Gune honetan, eguneko zenbait momentutan oinezko zein ibilgailuen igarotzea handiada oso. Printzipioz, foru aldundiaren errepide bat izanik, Udalak ez du trafiko alorreanjarduteko eskumenik. Halere, urteetako lanen ondoren, aurrerapauso garrantzitsu bateman dugu jardun hau martxan jartzea eta herritarren eskakizunei irtenbide eraginkorbat eskaintzea ahalbidetu diguten Bizkaiko Foru Aldundiaren baimenak lortuz”baieztatu du Ekaitz Mentxaka, Ugao-Miraballesko alkateak. Alkateak azpimarratu duoinezkoak gunean noizbehinka pilatzen diren ibilgailuen joan-etorrietatik babestea izandela Udalaren lehentasuna eta foru erakundearen baimena lortu ondoren, berehalaabiarazi dituztela lanak.

Pultsadoredun semaforo honen instalazioarekin batera, errepideko bi aldeetakoespaloiak egokitu dira irisgarritasuna eta oinezkoen igarotzea hobetzeko.

Udalak guztira 19.020 euro (BEZa barne) inbertitu ditu bi jardunetarako. Lanok hilabetebateko iraupena izan dute, gutxi gorabehera.

Gogorarazi behar da ere, Udalak hurrengo asteetan zehar foru-errepide honetan obragehiago abiaraziko dituela, besteak beste, LED teknologia duten berrogeita hamarargien eraberritzea. Udalak 25.000 euro (BEZa kanpo) baino gehiago zuzendu ditujardun hau martxan jartzeko, zeinaren bitartez, bide sergurtasuna eta efizientziaenergetikoa hobetzearen aldeko apustua egiten duen, udalerrian CO2 emisioakmurriztuz. Halaber, Udiarraga kaleko eta Arandiako bide-zoruak eta oinezkoen guneakere berritu egingo dira; okasiorako 60.000 euro inguru inbertituko dira.