- Hirugarren adinekoen bizi-kalitatea hobetzen eta populazio esparru hau aktibatzen laguntzeko, Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenak zentroak jarduera-gida argitaratu du, “Adin Bizi Busturialdea izenekoa”. Gidak helburu argia du: eskualdeko adineko pertsonak “bere gorputzak eta buruak aktibatzeko baliagarriak izan daitezkeen zerbitzuak batu eta laburtzea, besteak beste aisialdia, kultura, kirola eta elkarteekin lotutako ekintzak” islatzea.

Argigarria da gidak ematen duen informazioa, erabilterraza eta eskuragarria. Jon Lejarraga Lanbideko Ekimenak erakundeko presidentearen esanetan “biztanleriaren zahartzeak, besteak beste, gizartearen eskariei, kontsumi-tzaile berriei eta gizarte berriari irtenbideak planteatzeko erronka sortzen du, azken horretan bat egiten baitute digitalizazioak, zahar-tzeak eta pandemia ondokoak. Izan ere, administraziotik arreta berezia eskaini behar diegu Silver Economyk dakartzan aukerei, adinekoen beharrei eta motibazioei erantzutera bideratutako jarduera da eta”. Argitalpenak Turismo Bulegoaren, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen eta Urremendiren lankidetza izan du, eta jaso dituen 36 orrialdeetan hainbat ikastaro eta jarduerei buruzko informazioa eskura daiteke, “hala nola jarduera fisikoari, kulturari eta aisialdiari buruzkoa”. Herriz herri egindako laburpenean, zahartze positiboari buruzko hainbat datu ematen dira.

Eskualdean eskuragarri diren “kirol-ikastarori buruzko informazioa jasotzen du gidak -gimnasia, yoga, pilates-; artearekin lotura duten zenbait ekimen jasotzen ditu, pinturarekin edo eskulanekin lotutako kultur ekimenak; udalerritako jaien egutegia; eta hainbat elkarteri buruzko nformazioa. Eskuliburua www.lanbide-ekimenak.eus atarian dago on-line.