Legegintzaldi hasieran, bizilagunen beharrizanei buruz informazio osoa izateko aldizkako inkestak egitea ezarri zuten. Eta Bermeoko Udalak iada badu bermeotarrek bere udalerriari buruz egindako egoeraren argazkia. Eta honen arabera, herria bizitzeko toki “oso eroso eta segurua” agertu da, “10etik 8,05eko puntuazioarekin”. Eta besteak beste, Udal gobernuak etorkizunean ebatu beharrreko kontuak ere adierazi dituzte. Kezka garrantzitsutazat hiru kontu jarri dituzte: aparkalekuen beharra, langabezia eta garbitasuna.Gizakerrek egindako inkesta egin ostean, “atera daitezkeen ondorioek udal Gobernu honek etorkizunean jarraitu beharreko bidea markatzen dute”. Hala azaldu du Bermeoko alkate Aritz Abaroak. Bigarrenez egin dute galdetegia, “zerbitzuen efizientzia neurtu eta herritarren beharrizanak zeintzuk diren lehen eskutik ezagutzeko”.

Bada, hainbat datu interesegarri ditu egindako lanak. Azken bi urteetan covid-19ak herriko politikak zeharo baldintzatu dituela jakinda, herritarrek ez dute pertzepzio negatiborik nabaritu herriaren garapenari dagokionez. Diotenez, “biztanleria nahiko baikor agertzen da udalerriaren etorkizunari begira (% 55,8) eta %36,5 ezkorrak dira”. Azken urtean abian jarritako ekimenetatik, zenabit goraipatu dituzte bermeotarrek. Nabarmentzekoa da saihesbidearen sarrera berria (10etik 8,21eko puntuazioa lortu du), ondoren, ekintzaileei laguntzeko eta alde zaharra dinamizatzeko Lokalbide programa (10etik 7,5) eta, azkenik, bizikletak garbitzeko eta mantentzeko eremu berriak egitea (10etik 7,29). Gainerako ekimenek ere aise gainditzen dute 5eko puntuazioa.

Etorkizunari begira abian jarri behar diren ekimenei dagokienez, Lamerako komun publikoa eta ikastetxe publikoko jolastokiak erabilera publikorako egokitzea nabarmentzen dira. Aipagarriak dira, bestetik, San Martinen aire zabaleko kirolerako eremu berri bat egiteko proiektua eta Tonpoi naturgune modura berreskura-tzea. Bestetik, lehentasunei buruzkoari buruz ere galdetu dute analisian. Eta hauen artean garbiketa lanak indartzea izango litzateke kontueik nabarmenena, “aparkalekuen gaiari heltzea eta, azkenik,espaloien, kaleen eta instalazioen mantentze-lanak egitea”.

Azkenik, Bermeoko Udalaren zerbitzuei buruz ere galdetu dute. Eta balorazio orokorrak bosteko nota gainditzen duela jakinarazi dute, eta hobekien baloratutako zerbitzuak Bermibus (7,64), Berh@z (7,57) eta Zaharren Udal Egoitza (7,42) direla ere.

Udal ordezkariak. 10etik 5,62ko nota ematen diote bermeotarrek udalaren lanari eta egungo udal ordezkariei 10etik 5,73koa. Alderdi politikoen balorazioari dagokionez, “udalean ordezkatuta dauden hiru alderdiek gainditzen dute: Guzanek 5,87, EH Bilduk 5,56 eta EAJk 5,49.

Herriaren interesak. .Bermeotarren ustez, herriko interesak hobekien defendatzen dituen alderdia EAJ da (%23,3), ondoren Guzan (%15) eta, azkenik, EH Bildu (%12,5). Era berean,%25,8k adierazi du EAJ nahi lukeela izatea hurrengo udal-hauteskundeak irabazle, ondoren EH Bildu (%16.5) eta, Guzan (%12) kokatu.