- Iazkoa "urte gogorra izan arren, bereziki Turismo eta Kultur arloetan jarduteko", balorazio positiboa egin du Gernika-Lumoko Bakearen Museoak. 2021 urtea "zifretan gora egiten bukatu du" eraikinak, baikortasunerako zantzuak direla deritzotenaj. Guztira 23.693 bisitari izan ditzute, eta kopuru horrek "zerikusi handia izan du ziurgabetasun-egoera etengabearekin, museoa 2021eko lehen hiru hilabeteetan itxita egotearekin eta, txertoa jarrita ere, museoak jaso ohi dituen atzerriko bisitari asko etorri ez izanarekin". Estatu mailatik etorritakoak izan ziren gehiengo nagusi, 13.000tik gora batuta, Europakoak 5.000 bisitaritik gora izan zirelarik.

Urtarrilean ohikoa da geldialdia egitea, urteko mantentze-lanak egiteko, eta berriro ere, bere ateak 2022ko otsailaren 2an irekiko ditu ateak, zerbitzu, ekintza eta proposamen berriekin. Hala ere, iazkoan eskaini izan dituen proposamen eta zerbitzu guztien artean, honako hauek azpimarratu dituzte: "museoaren zerbitzu guztiak dekretu, edukiera eta egoera berrietara egokitzea, bisitatu duten pertsonek segurtasun osoz egin zezaten bisita hori", Memoritour Gernika delako egitasmoa, non kanpoko ibilbide gidatuak eskaini diren. Guztira kaleko zazpi ibilbide gidatu (babeslekuen ibilbidea, Gernikako berreraikuntzaren ibilbidea, Picassoren eta Guernica koadroaren ibilbidea eta Monumentuen eta memoriaren ibilbidea, Gernikako emakumeak, Gernikako hilerria gerraren lekuko eta gerrako korrespontsalen ibilbidea) izan dira, "Gernikako ondare oroigarri eta sinbolikoa ezagutarazteko". 9 ibilbide baino gehiago eskaini dira egunero hainbat hizkuntzatan.

Bestetik, Gernikako Bakearen Museoak online topaketa askotan parte hartzen jarraitu izan du baita proiektu berriak garatzen , besteak beste, Europako MIGRAID Haurrak eta laguntza humanitarioa gerretan, UNED (Espainia), EUROM (Espainia), IC-MEMO; Fossoli Fundazioa (Italia), Izieuko Memoriala (Fran-tzia), eta Terezineko Museoarekin (Txekiar Errepublika) lankidetzan. Proiektuaren nazioz gaindiko tailerretako bat urrian egin ahal izan zen Gernikan, aurrez aurre". Hezkuntza sailak ere bi material pedagogiko oso prestatu ditu Gernikako bonbardaketari eta Gerra Zibilari buruz on line egiteko eta fake-news-ei buruzko tailer didaktiko berria eta Memoria-lekuetako bitartekarien I. Iberoamerikako topaketa antolatu zituen, Txileko, Peruko, Argentinako eta Mexikoko museoekin elkarlanean.

"Museoaren erakusketa iraunkorra, ordutegi zabal batean irekia egon da, asteko egun guztietan" eta Gernikako bonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentroak bere "aholkularitza profesionala eta ikertzaileen- tzako arreta-zerbitzua" eskaintzen jarraitu izan du, "bai eta dokumentu-funts zabala katalogatzen ere". Urte berriari begira, aldi baterako hiru erakusketa berri aurkeztuko dituzte (Desegindako oroitzapenaren aurrean: memoria eta Gerra Zibila; Cecilia Zabaletaren Joaneko txartela, eta Haurrak eta laguntza humanitarioa). Azkenik, bi erakusketa bibliografiko berri (Atzerriko parte-har-tzea Gerra Zibilean eta Prentsa Gerra Zibilean) egingo dira.