Gautegiz Arteagako eguneko legegintzaldi honetako proiekturik garrantzitsuena da. Eta horrela denez, Udalak berau herritarrengana hubiltzeko pausoa eman du. Hori dela eta, Herriko Plaza beriaren maketa erakusgau jarri dute, “interesa duen orok bere diseinu berria zelakoa izango dan jakin dezan”. Maketa urtarrilaren 7ra arte egongo da ikusgai, 09:00etatik 14:00etara, eta honekin batera “proiektuan erabiliko diren plano eta material batzuk be erakutsiko dira”.

Datorren iurtean ekin nahi dio Udalak egitasmoari, udaberritik aurrera lizitatu daitekeelarik. “Aurrerapausoa da alderdi askotan: irisgarritasuna, segurtasuna, iraunkortasuna, diseinua... Geure udalerriko egungo bizimodura egokitzen den proiektua da. Izan ere, geure bizilagunen aisialdia eta bizitza soziala gero eta gehiago kontzentratzen da geure herrian”, nabarmendu dau Juan Félix Naberan Gautegiz Arteagako alkateak. Udaletxea, frontoia edota kultur etxearen eraikinak lotzen ditu Herriko Plazak, baita aparkalekua, “eta behar du berritua izatea”, dio Naberanek.

Herriko plazaren diseinua aukeratzeko, proiektuen lehiaketa jarri zuen martxan Udalak. Beharrizanetara egokitutako proposamen irabazlea Donostiako arkitektura-estudio batekoa izan zan. Estatu osotyik heldutako proposamenen artean gailendu zen arkitektura estudioa. “Honek, TOPA izenpean, epaimahaia ez ezik, Gautegiz Arteagako bizilagunak be konbentzitu zituen. TOPA oso planteamendu handia da, estetika zainduagaz, eta funtzionaltasuna, irisgarritasuna eta edertasuna eskutik doaz”, diotenez.

Maketa

Interesa dauken pertsona guztiak Gsutegiz Arteagako Udaletxera hurbildu daiteke maketa ikusteko. Maketa Osoko Bilkura Aretoan dago ikusgai urtarrilaren 7ra arte, 09:00etatik 14:00etara. “Proiektuaren plano batzuk eta Herriko plaza barria osatuko duteen hainbat material be ikusgai egongo dira. Udalak maketa ezagutzera joateko gonbita egin deutse herritar guztiei, osasun-neurri guztiak beteko dirala bermatuta”. “Plazaren egungo zatiketa hautsi gura dogu, espazio eroso, seguru eta funtzio anitzekoa sortzeko. Gautegiz Arteagak herritar guztiek berme guztiekaz gozatzeko aukera izan dezaten erdigune bat merezi du. Ilusioz betetako proiektua da”, jakinarazi du Naberan alkateak. Datorren urtean hasiko den proiektua da bera. “Ekimen oso garrantzitsua da guretzat”, jakinarazi du.