Aspaldi jakinarazi zuen Bermeoko Udalak udalerriko erdigunea den tartea berrituko zuela, berau oinezkoen lehentasunezko gune bilakatuz eta trafikoa motelduz. Eta oraintsu atera dira lizitazio publikora proiektuaren nondik norakoak. Ispizua tar Segundo eta Frantzisko Deuna kaleen berrurbanizatzeko obra kontratuak 658.000 euroko prezioa izango du, BEZ barne, eta datorren urtetik aurrera ekin nahi diete lanei. "Obra kontratuaren helburua da Ispizua tar Segundo eta Frantzisko Deuna kaleen erabilera mistoa (oinezkoak/ibilgailuak) bateragarri egitea" diotenez, beti ere "oinezkoen erabilera lehenetsiz. Horretarako plataforma bakarra sortuko da, zoruaren kota espaloiaren kotara igoz".

Beraz, lanok ibilgailuen eta oinezkoen kotak altuera berdinera ekartzea ahalbidetuko du, irisgarritasunean ere onurak eraginez eta oinezkoei joan-etorriak erraztuz. Lanen memoriak dioenaren arabera, "ezaugarri peatonala" eskaini nahi diete Ispizua tar Segundo eta Frantzisko Deuna kaleei. Ekimena egiteko espazioa 3446 metro koadrokoa izango da eta bertan diren aparkalekua errespetatuko dira; hau da, ez da aparkalekurako gunerik kenduko, ezta gehituko. Bide batez, inguru osoa "modernoagoa" bilakatu da. Gaur egun ibligailuentzako kaltzada bi norabidekoa da, 1,05 metro eta 8,50 metrotako espaloiekin. Eta etorkizunean oinezkoek espazioa irabaziko dute. Ibilgailuentzako bideak, bestetik, ezberdina izango da Ispizua tar Segundo kalean, Zehazki, sei metrokoa izango da bertan -bi noranzkoak kontutan izanda-; eta 6,5 metrokoa izango da Frantzisko Deuna kalean -bi noranzkoak kontutan izanik-.

Bestetik, gune osoaren analisia egin da, bai argiteria edota uraren-horniketari dagokionez. Eta berauek ere aldaketak izango dituzte. Era berean, argiteriaren egoeraren analisia egin da eta kale bietako kale-argiak aldatuko direla dio memoriak. Zoruari daokionez, "pabimentazio berria" egingo da, granitozko baldosak ezarriko direlarik nagusiki, Lamera parkean diren antzerakoak izango direnak. Eta hiri-altzariak ere berrituk direla dio proiektuarne memoriak, bankuak, jardinerak edota paperontziak berrituz. "Itxura hobeagoa" izango duela dio lizitaziorako memoriak. Azkenik, bolardoak ere jarriko dira, "espaloietara kotxerik ez igotzeko edota beharrezkoa balitz, gune osoa ibilgailuen trafikora ixteko".

Saihesbidearen konexio berriak, Ander Deuna auzunean egindako Tellaetxe tar Josu kaleko konexioak, erdigunean trafikoa moteltzea ekarri du. haal ikusi da aurtengo apirilean sarbide berria zabaldu zenean, izan ere Askatasun Bidea kaletik hainbat izan dira ateratako automobilak. Eta beste abantaila bat ere ergin du: gero eta gutxiago dira bertatik Gernika-Lumorantz edota Bilborantz irte-tzen diren ibilgailuak. Horrek trafikoan eragin zuzena izan du, batez ere aspaldiko ibilgailu astunek ez dutelako Bermeoko erdigunea gurutzatu behar. Eta hori dela eta, posible izango da erdigunearen peatonalizaziorantz joateko pausoak ematea. Hala ere, eta lanok irauten duten artean, "afekzio handiak ez eragitea" da lanon helburu nagusia, nahiz eta jakin badakiten eragozpenak sortu diren, batez ere inguruan bizi diren herritarren-tzako.