Komunikazio-sare boteretsua eratzen du gaur egun Internetek, tartean arriskuak ere badituena, batez ere gaztetxoenen erabilpenari dagokionez. Baina berebizko tresna ere bada. Eta sarearen erabilera aproposerako, eta dituen abantailei etekina ateratzeko, Bermeoko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) eta Batxilergoko hiru ikastetxeetako 200 ikaslerekin martxan da jada Digitalizariorako Hariak Egitasmoaren xedea da "digitalizazioak gazteen arteko harremanetan nola eragiten duen hausnartzea eta gazteek gaitasun digital kritikoa garatzea". Udalaren laguntzarekin eta Azkue Fundazioaren gidaritzapean, urrian eta azaroan zehar egingo dute programa osoa, ostean, abendu partean, emai-tzak aurkeztu ahal izateko.

Bermeo Udaleko Euskera zinegotzi Kepa Zumetak eta Azkue Fundazioaren arduradun Iurdana Akasusok eman zuten azto ekimenaren berri. Eta biek azpimarratu zuten Interneten gazteen kapazitazioa, "gaztetxoen berebiziko tresna den honetan jokabideak zuzentzeko" beharra. Akasusoren ustetan, sareek "gazteen artean duen garrantziaz" jardun zen. Atzokoan zehazki, ikastetxeeetako -Eleizalde Ikastola, Sagrado Corazon eta I. Arozena-B. Barrueta BHI- ikasleek hitzaldiak izan zituzten ekimenari hasiera emateko. Gipuzkoako Software Askeko kide Maider Likona eta Emaize Sexologia Zentroko Ane Ortiz adituek sarean gertatzen diren harremanei buruzko eta pribatutasunari buruzko hitzaldi dinamiko eta parte-hartzaileak eman zituzten, sare sozialetan gertatzen diren harremanak eta erlazio afektibo-sexualei buruz arituz".

Baina Digitalizazioaren Hariak ekimena zabalagoa izango dela aurreratu dute. Gogoeta prozesuei ekingo diete, jarduera praktikoen bidez. "Horretarako Azkue Fundazioak hainbat baliabide eskainiko ditu, hala humanoak nola materialak", diotenez. Eta prozesuan lortutako azken emaitzak ikastetxe guztietako ikasleen artean ezagutaraziko dira abenduan, "eta sareko gordailu batean bilduko dira partekatzeko asmoz". Hala ere, ikasleek euren lan propioak egingo dituzte, "euskera eta digitalizazio prozesuak ardatz" dituzten proiektuak. Ikastetxe bakoitzeko poriektu zehatzak garatuko dituzte.

Bada, Sagrado Corazon ikastetxeak "First Lego League lehiaketarako prestatzen duten proiektu zientifikoan, garraioak landuko" dituzte, "horretarako, besteak beste, Euskoin izeneko txanponak diseinatuko dituzte hiru dimentsiotan, bai eta robot bat ere, "robotaren jolasa egiteko". Eleizaldi Ikastolari dagokionez, "mahai jplas desberdinak diseinatzea eta hiru dimentsiotan inprimatzea" izango da euren zeregona, Azkenik, I. Arozena-B. Barrueta BHIkoek bideo bat osatuko dute. Azkue Fundazioko arduradunen esanetan, Salbu egon, ziber delinkuentzia izenburua izango duen telebistako Comando Actualidad saioaren formatuko antzerako ikusentzunekoa garatu dute, "ziberdelinkuentziaren inguruan".

Lantegiak, prestakuntza-sarioak eta adituen hitzaldiak izango dituzte Bermeoko ikasleek datozen asteotan. "Eta egitasmoa amaitzean, ikastetxeen artean aurkeztuko dira, ikasle guztien elkarren berri izan dezaten", diotenez. Eta egindako lanak Creative Comons delako lizentziapean sarean zehar partekatzeko asmoa dute antolatzaileek, proiektuak "guztien esku izateko".

"Interneti buruzko hausnarketa egitea ezinbestekoa da, jokabidek zuzentzeko"

Bermeoko Udaleko Euskera zinegotzia

"Elkarlana da gure erakundearen muina, egiten deuguna denon artean partekatzea"

Azkue Fundazioko arduraduna