Azaro Fundazioa eta Leartibai Garapen Agentzia-Behargintza Enplegu eta Tokiko Garapenerako Zentroak, urtero antolatzen duten Lea-Artibaiko Enpresa Proiektu lehiaketaren XIV. edizioko sariak banatu ditu. Markina-Xemeinen ospatutako ekitaldian, Viewing Room 360º, Aintzane ileapaindegia eta Zurrumurru liburudenda, eta Hiruclick Kooperatiba izan ziren.

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Lea-Artibai eta Busturialdeko Kooperatiben Mahaia Elkartearen laguntzarekin antolatutako lehiaketan "42 proiektuk" parte hartu dute. "Iazko lehiaketa pandemiagatik bertan behera utzi behar izan zenez, aurtengo edizioan 2019tik martxan jarritako negozioak parte hartu ahal izan dute", diotenez. Negozio berri-tzailrik onena Viewing Room 360º izan da, Ander eta Miren Pastor, lekeitiarrek muntatutakoa. 2.000 euro eskuratu ditu. Bestetik, merkataritza, ostalaritza, turismo eta zerbitzu negozio ideia onenaren saria Aintzane ileapaindegiak eta Zurrumurru liburudenak jaso dute, bakoitzak 1.500 euro poltsikoratuz. Azkenik, Hiruclick kooperatiba izan da bere kateagorian onena, 2.000 euro eskuratuz.

Enpresa berrien sorreraren alde lan egiten duten Azaro Fundazioak eta Leartibai Garapen Agentziak azaldu dutenez, ekimenaren edizio guztietan "250 proiektuk parte hartu dute eta inoiz ez da saririk esleitu gabe gelditu. Guztira, 42 proiektu saritu dira eta 85.000 euro banatu" dituzte.