Pixkanaka-pixkanaka baden ere, Lea-Artibaiko udalerriak badoaz pandemia aurreko martxan hartzen, gutxienez bisitarien harrerari dagokionez. Hala adierazten dute azken datuek, Lekeitioren kasuan. Kostaldeko herriak duen Turismo Bulegotik 13.000 bisitari pasatu dira uda honetan, ", iaz baino ia 4.000 gehiago". Udaletik ondorioztatu dutenez, "datuak beraz pandemia aurreko kopuruetara hurbiltzen doaz gutxika gutxika". Jasotako bisitarien gehiengoa Kataluniatik eta Madrildik etorritakoak izan dira. Estatutik Lekeitiora heldu direnak 67%a izan dira, atzeritarrak %14a izan direlarik. Euskal Herritarrak berriz %15a izan dira.

Lekeitio da Lea-Artibaiko motore turistikoa, ezbairik gabe. Eta nahiz eta atzerritarren kopurua gutxiagotu koronabirusaren pandemian ezarritako osasun-neurriak direla eta, Estatu mailako turistak bai etorri direla. Aipagarria ere bada udan zehar antolatutako kanpaina, "Lekeitio ezagutzera emateko, bere eskaintza eta baliabide turistikoak erakustera" emateko. Kanpaina bi fasetan zatitu da.

Lehenengoa ekainaren 1etik uztailaren 31ra bitartean egin zen "eta bertan, Euskal Herriko, Madrilgo eta Kataluniatik etortzen den turismoa sendotzea bilatu" zen. Bigarrean fasea zabalik da, izan ere irailean eta urrian zehar egiten ari da "urtarokotasuna hautsi eta urismo denboraldia luzatzeko helburuarekin".

Batzen gaituena da izan da beronen leloa, eta helburua "Lekeitioren kokaleku paregabeak, itsasoa, tradizioa, natura, gastronomia, turismo aktiboa, kalitatezko ostatuak edota zerbitzu anitzen eskaintza" azaltzea izan da.

Kirol eta kultur programazioa izan da errekuperazioaren gakoetako bat. "Guztira 40 jarduera inguru izan ditugu ekainetik irailera bitartean", osasun-neurriak behar bezala errespetatu dituztenak, azaldu dutenaren arabera. "Abaroa jauregiko lorategia kulturaren erdigunea bilakatu da eta ikuskizunez eta kon-tzertuak izan dira protagonista. Hauen sarrera eta donazioen bidez Lekeitioko Elikagaien Bankuari bideratuko zaizkion 3.022 euro batu dira", Udaletik gaineratu dutenez.

aparkalekuak

Azkenik, "iraila amaituta", herritarrentzako bideratutako aparkalekuek zerbitzua "hurrengo udara arte eten egiten dela" jakinarazi dute. "Beraz, marra berdedun aparkalekuak desagertu egiten dira eta ez da txartelik beharko bertan aparkatzeko". Sei izan dira Lekeitioko Udalak aparkaleku zerbitzu berezia eskaintzeko egokitu dituen guneak: Paskual Abaroa etorbidea 26-bisetik Talara, eta San Juan Talako; San Andres, Eusebio Maria de Azkue, Pidade, San Bixente Ferrer, Antiguako Ama eta Basoaldea; Zumatzeta, Buenaventura Zapirain, Otxoa de Urkiza eta Agirre Solarte 1etik 17ra; Aldamiz Etxebarria 1, 3, 5, 22, 24 eta 26 eta Letraukua 8 eta 9; San Antolin, Aldaztorre eta Carlos Solano kaleak osorik; Txatxo Kaia kalean plaza eta portuaren arteko gunean. Guztira 700 aparkalekutik gora gorde dituzte bizilagunentzat.

Datuak

Estatukoak. Lekeitiok udan zehar izan dituen bisitarien gehiengoa Kataluniatik eta Madrildik etorritakoak izan dira. Estatutik Lekeitiora heldu direnak 67%a izan dira, atzeritarrak %14a izan direlarik. Euskal Herritarrak berriz %15a izan dira.

Ekintzak. San pedro eta San Antolin jaien ordez, udako kirol eta kultur programazio zabala izan da aurten. 40 ekimen egin dira guztira, eta Abaroako lora-tgia erdiguene bilakatu da.