Zornotzako Jon B. Gorospe argazkilariaren ibilbide luzeari errepasoa egiten duen Basabizitzaren argazkilaritza, Bizkaitik mundurakokatzen den Ekoetxea Urdaibaik. Aluminio gainean inprimatutako hogeita hamar irudi dituen aldi baterako erakusketa da berau, abenduraren 5era arte eraikean ikusgai izango dela jakinarazi dute.

“Bizkaiko biodibertsitatearen irudien bidez, Euskadiko hainbat txokotan barna eta mundu osoan ateratako argazkiak” dira erakusgai. Eta beronen bidez, “ikus-bidaia zirraragarri bat egitera gonbidatu” luzatzen duela adierazi dute Ekoetxea Urdaibaitik. “Bidaia horretan, gure planetako bizitzaren aniztasuna, hango leku basatienetako batzuk eta naturaren distira ezagutuko ditu, fauna, flora eta paisaien bidez. Argazki hauekin, Jon B. Gorospe naturaren edertasuna transmititzen saiatzen da, eta, aldi berean, bizitza naturalarekiko ezagutza eta errespetua sustatu”. Guztira, ireki beri den erakusketan 30 dira argazkilariak ezarritako irudiak.

Aldi baterako mostraren argazki guztiak animalia askeei eta beraien ingurune naturalean ateratakoak dira. “Oso zaila edo ia ezinezkoa” da Jon B. Gorosperen lanen artean “argazki bat aukeratzea, baina berak egin beharko balu, bere gustukoenak ez direla argazkiagatik bakarrik, atzean duten historiagatik baizik”.

Munduan zehar ibilitakoa

Zornotzarrak ere bere ibilbideari egiten dio errepasoa. Gorospe eskarmenu handiko argazkilaria da. Umetan tigre baten posterrarekin lo egiten zuen bere ohe ondoan, dokumentaletan bakarrik ikus zitekeen animalia bat, eta beharbada, hori izan zen arrazoi handienetako bat hurrengoa egiteko”. Indiara bidaiatu zuen, Kataluniako beste argazkilari batekin, “oihanean animalia hura aurkitu eta azken unean argazkia ateratzea lortu arte”. Hala ere, bere lurraldean ere hainbat irudi ateratakoa da, besteak beste Kantauriko mendikatean an oreinei egindakoak. Azkenaldian, bestetik, sugegorrian egin du lan.