- Bigarrenez uda partean egindako Kultur Uheri ekimena "positibotzat" jo du Ondarroako Udalak. Balorazio "positiboa" egin du kultura sailak, aldez aurretik ezarritako helburuak bete ditu eta. Egitasmoaren jomuga nagusienetakoa garran-tzitsuena, zehaztutakoaren arabera, "kultur emanaldien bidez urte guztian udaleko arlo desberdinetatik jorratzen diren gaiak lantzen jarraitzea" zen. Eta lortu, lortu dutela gaineratu dute. Bestetik, Aritza Aristondo Natxiondo kultura zinegotziak esan duenez "2.000 ikusle baino gehiago egon dira ikuskizunetan" eta erantzun horrekin "oso pozik" daude udal-ordekakariak.

Herriko eta inguruko artistei plaza eman diete Kultur Uherin. "Herritarrekin landu eta jorratu nahi ditugun eta urte guztian jorratzen ditugun gaiak oholtzara eramatea lortu dugu kultur emanaldien bidez: euskara, berdintasuna, ahalduntzea, aniztasuna, aske bizitzeko beharra, etxegabeak, ekologia, artea... horiez gain, nola ez, umorearen-tzako eta musikarentzako tarterik ere ez da falta izan", dio Latxiondok. "Horrez gain ikusleen jarrera ona ere azpimarratu nahi dut, ezarrita zeuden arauak uneoro errespetatzeagatik". Emanaldi guztietan osasun neurriak zorrotz bete dituzte.

Hala ere, ekimen batzuk bertan behera utzi behar izan ziren, Bada, eskupilota partiduak eta Bentazaharreko neska mutiko alaiak taldearen kantaldia izan ziren hauek. Asteburu honetan eskainiko direla aurreratu dute Udaleko arduradunek, larunbta eta igandean, biak 18:00etatik hasita."Norbaitek sarrerak itzuli nahi izanez gero Turismo Bulegoan egin dezake, dirua bueltan jaso", diotenaren arabera.