Aurtengoan ere Bermeoko portuko Martillo gunea bainu-gune bilakatuko da gaurtik aurrera eta udan zehar. Aisialdirako gunea izango dena, Bai bainurako eta baita lehorrean eguzkia hartu edo jolasteko espazioa, Gurutze Gorriko sorosleek kontrolatuko dute, eguerdiko 12:00etatik arratsaldeko 19:00etarako ordutegian.

"Erabiltzaileek 2.377 metro koadro izango dituzte igeri edo jolasteko eta gunea baliza bidez egongo da markatuta". Portuko Martilloko gunea mugatutako tokia den arren, "erabiltzaileari portuko eremuan dagoela gogorarazten zaio, erabat debekatuta dago moilatik salto egitea eta araututako gunetik kanpo igeri egitea baita ere", Udaletik jakinarazi dutenez. Aurtengo nobedade gisa, "dutxa eta komuna erabiltzeko aukera" izango dute bertara hurbiltzen direnek.