Lea-Artibai eskualdeko turismoaren motore nagusia da, baita Bizkaiko kostaldeko herri bisitatuenetarikoa ere. Eta urteak daramatza Lekeitioko bere itsas-ondare handia -Santa Katalinako itsasargia, Garritz irla, Marierrota, Sosoagako dolarea...- zaintzen eta balioan jartzen. Baina azkenaldian, eta koronabirusaren eraginez, udaerriarentzako hain berebiziko den turismo sektoreak txakalaldia izan du. Bada, eta osasun egoeraren hobetzeak kanoaina egitera animatu du Udala. Bi fasetan burutuko da ekimena: lehena, uztailera arte, “Euskal Herriko, Madrilgo eta Kataluniatik etortzen den turismoa” sendotzeko. Bigarrena, berriz, urrira arte, “urtarokotasuna hautsi eta turismo denboraldia luzatzeko”.

Milaka eta milaka dira, batez ere uda partean, Lekeitiora hurbiltzen direnak. Eta kanpainaren mezu nagusia “Lekeitioren kokaleku paregabeak, itsasoa, tradizioa, natura, gastronomiturismo aktiboa, kalitatezko ostatuak edota zerbitzu anitzen eskaintza izango dira”, horretarako bideo bereizgarria sortu delarik. Leku ederrak, sentipenak eta, batez ere, itsasoari lotutako bizitzeko modu bat. Leloa ere berezia izango da: Batzen gaituena da “Guzti horiek leku berean biltzen dira, guztiok batzen gaituena dira hain zuzen Lekeitio eta itsasoa. ¡ Lekeitio herri hurbila da, bisitariak esku zabalik hartzen dituena, bizi estilo lasai batez gozatzen duena, itsasoarekin harreman estua duen herria, hiriguneetatik aldenduta eta naturaz inguratuta”, Udaletik diotenez.

Bisitariak erakartzea

Hasi berria den turismo kanpainaren helburu nagusienetakoa Lekeitiora gehien doazen lurraldeak lantzea da. “Lekeitiok gehien jasotzen dituen bisitariak Euskal Herrikoak, Kataluniakoak eta Madrilgoak izaten dira, hori dela eta promozioa egitean lurralde hauek sendotzea izango da helburua, herrialde horietatik turistak eta bisitariak erakartzeko baina baita bisitari potentzialak izan ditzaketen beste eskualde batzuetara zuzendutakoa, besteak beste gure inguruko erkidegoak edota Frantziako hegoaldea”.

Azkenik, Udakeko bozeramaileek azaldutakoaren arabera, “kanpainaren oinarria lekeitioturismo.eus orrialdea izango da, bertan Lekeitioren inguruko informazio guztia aurkitu ahalko da, non lo egin, non jan edo zer bisitatu atalen bidez”. Bestalde, “sare sozialak ere indartu egingo dira facebook, twitter eta instagram kontuen bidez erabiltzaileengana helduz” eta markaren bidez turistengana hurbildu eta haien Lekeitio ezagutzeko aukera guztiak jarriko dira”.