Udalak behin behineko onarpena ema dio Etxebarriako Hiri Antolamendurako Plan Orokorrari (HAPO). Hirigintza-plangintza berriak "herriak gaur egun dituen beharrizanak astebetetzeko" baliagarria izango dela zehaztu dute, baita etorkizunean izango duten gabeziei ere. EAJ eta EH Bilduren bozkekin, toki-administrazioak bere azken pausoa eman du 2016an hasitako prozesuari amaiera emanez, nahiz eta HAPO orain beste erakunde publikoen onespena jaso beharko duen, behin betikoz onartzeko.

"Prozesu luzea izan da, urte askotan egin behar izan duguna. Eta emandako pauso guztietan herritarren laguntza izan dugu, etzebarriatarren parte-hartzea landuz, Herritarrek definitutako beharrizanak izan dira gakoak", Etxenarriako alkate Jesus Iriondok jakinarazi duen moduan. Hala da, adibidez, etxebizitaren arloan, premiei aurre egiteko. "Etxebizitza batzuk geldi geratu ziren, eta horiei irtenbide bat emateko eta beste etxebizitza aukera batzuk eskaintzeko, familia bakarreko etxeak eta etxe atxikiak egiteko aukera jarri dugu HAPOan". Bada, lehendik 36 etxebizitza egin ahal baziren, "orain 32 egin ahal izango dira. Etxebizitzak baditugu herrian, oraindik erabilgarri", Belaotsen dien etxebizitza tasatutuen kasu. "Eta uste dugu etxebizitza berriak egitea ez dela beharrezkoa", dio.

Ekipamenduei dagokienez, Etxebarriako eskola berria egiteko gunea ere plangintzaren baitan sartu dute, baita industri-guneetan beharrezko lursailen erreserba ere. Azken honetan, Galartza industrigunean "lursail bat gorde dugu, enpresaren batek udalerrian ezarri nahiko balu. Guztiora, 13.000 metro koadro erreserbatu dituzte horretarako. Azkenik, beste enpresa batzuei aparkalekuak handitzeko aukera eman diete. Mugikortasuna hobetzeko, etorkizunean eraiki leiken bidegorri bata ere egitea aurreikusten du hirigintza-planak, Markina-Xemeinerako bidean.

Etxebarriako Udalakaoraingo legegintzaldian utzi nahi du HAPOa behin betikoz onartua. Hala ere, lehendabizi beste bi erakundek onartu beharko dute: Eusko Jaurlaritzaren Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeak eta Bizkaiko Foru Aldundiak. "Horrela, aldez aurretik jarri genuen helburua beteko genuke".