Nahiz eta oraindik ez duten erabakirik hartu abuztu erdialdean ospatzen diren Andra Mari jaiei buruz -osasun egoerak baldintzatuko du, Ondarroako Udalak bai erakutsi duela Kultur Uheri ekimena bigarrengoz antolatzeko nahia. Aurtengoan, eta iazko arrakasta ikusita, kultur-adierazpenen jaialdia uztailaren 30ti abuztuaren 29ra luzatu nahi dute, herritik sortutako adierazpenei txokoa eskaintzeko, baina baita kanpotik etorritako sormen-lanei ere. Uda aldeko aisialdi esakintza handitzea dute jomuga nagusi, kulturari bere ekarpena ere eginez.

“Herriko zein kanpoko sormen lanak Ondarroara ekartzea da asmoa. Herriko kultur taldeek maiatzaren 14ra arte aurkeztu di-tzakete udaleko kultura sailean ekimenean parte hartzeko beraiek sortutako kultur proposamenak”, Ondarroko Udaleko arduradunek zehaztu duten moduan. Horretarako, eta Ondarroan jaiotako ekimenei tokia emateko, proposamenak kultura sailera bidali beharko dire, “jrosa@ondarrroa.eus posta elektronikora” zehazki. Proposamenean ahalik eta informazio gehien zehaztea eskatu dute: “aurrekontua, formatua, proposatutako lekua, iraupena, xehetasunak… Zalantzaren bat daukatenek 946833669 telefonora deitu” dezaketela jakinarazi dute.

Iazkoari begiratuta, udal-arduradunen balorazio positiboa egin dute. Izan ere, 15 ekimen ezberdin antolatu ziren, tankera ezberdinetakoak. Beto ere, behar bezalako osasun neurriak beteta. Eta kasu askotan ekitaldiez gozatzeko aukera ematen zuten sarrerak agortu ziren. Asko, gainera, Ondarroan sortuak izan ziren. “Dantzartek dantza emanaldia eskaini zuen, Garazi Etxaburu dantzaria LaSalako beste kdie batekin aritu zen, Iñaki Marurik bakarrizketa saio baten parte hartu zuen eta Biren bikoteak eta Patxi Saizek kontzertuak eskaini zituzten, esaterako. Aurten ere ideia hori da, herriko talde edo norbanakoei Ondarroako plaza eskaintzea”, diotenez. Izandako esperientzia positiboak ekarri du arutengoan ere jaialdia antolatzeko nahai, nahiz eta zenbat aldaketa ezar ditzakete, egitasmoa aberaste aldera.

Jaiez gain

Aritza Aristondo Natxiondo Ondarroako kultura zinegotziak adierazitakoaren arabera, “egoera zein den ikusirik eta Andra Mari jaien inguruan zelako ekintzak antolatu daitezkeen esaterik ez daukagunez, aurten ere Kultur Uheri ekimenaren alde egitea erabaki dugu. Iaz oso erantzun ona eduki zuen eta aurten ere ekimen hau berriz antolatzea erabaki dugu”. Beraz, Andra Mari jaiak izango diren edo ez aurrerago erabakiko dute, udal-agintariek eskura dituzten osasun-indizeen arabera eta beste erakunde eta elkarterekin lankidetzan.

Printzipioz, eta nahiz eta oraindik denbora nahikoa dagoen kultur ekimena planifikatzeko, umeentzako ekitaldi gehiago egingo direla zehaztu dute, baita kirol arloko zerbait antolatu. Horice da oraindik jakinarazi duten aspektu bakarra. “Iaz domeketan umeentzako bereziki antolatutako ekimenak antolatu genituen, baina beharbada gazteei zuzendutako eskaintzan huts egin genuen. Aurten adin tarte horretara bideratutako eskaintza indartzen saiatuko gara”, Aristondoren esanetan. Bestalde, iaz bezala, kirol saioren bat ere sartuko dugu Kultur Uheri egitarauan.