Ez bat, ezta bi ere. Hiru dira orain dela zenbait aste Urdaibaiko Biosfera Erreserban finkatu den arrano arrantzaleen bikoteak dituen arrautzak. Egoera honek, berezia dena oso zeren hiru urteko emeek -Landaren kasua dena- normalean bi arrautza baino ez dituzte kumatzen, arrano arrantzalearen berreskurapenerako proiektuaren arrakasta bermatu dezakete. Gautegiz Arteagan kokatutako Urdaibai Bird Centerreko arduradunak beste behin ere "harrituta" agertu dira. "Ez genuen espero hirugarren arrautza bat ernaltzea. Baina bai, esan daiteke proiektuak gero eta hurbilago duela arrakasta. Beti ere, kontutan hartuta natur-prozesu baten menpe gaudela, eta edozer gauza pasa litekeela". Horrela, gero eta hurbilago dago bi mendeetan Urdaibain jaio litekeen lehen arrano arrantzalearen etorrera.

Ornitologoek, hala ere, 24 orduko zaintza aplikatzen diote arrano arrantzaleei, Landa emea eta LandaRoyBere habi ondoan kamara jarrita, "irrikaz" jarraitzen dute prozesu guztia. "Gure kalkuluen arabera, lehen txitoa maiatzaren akabukeran jaio al da. Epe hori maneiatzen dugu, nahi eta arinago edo beranduago" hel liteke "egun handia", diotenez. Eta orain artekoa "ondo" doala gaineratzen dute. "Ohikoa den portaera dute, bai arrautzen zaintzari dagokionez eta baita elikaduraren arloan". Hala ere, hirugarren arrautza izateak "harridura" eragin du. "Normalean hiru urteko emeek -Frantziako jatorriko Landa arranoaren kasuan; Roy zortzi urteko arra da eta 2013, urtean martxan jarritako berreskurapen proiektuaren bitartez heldu zen Urdaibaira, Eskozian jaio bazen ere- bi arrautza izaten dituzte. Hori da, adibidez, Eskozian egindako ikerketa batek adierazi zuena. Gure kasuan hirugarrena ere badago. Eta zerbait adierazi nahi badu zera da: Urdaibai leku aproposa dela kumatzeko. Elikadura ugariko lekua dela adierazten du eta hegazti hauek behar duten guztia eskuragarri dutela", azaltzen dute. "Segurtasun gehiago ematen digu, azkenik Urdaibain arrano arrantzale bat jaiotzen ikustea lortuko dugula". Esfortzua handia izan da, zeren Eskozian jaiotako 60 kume ekarri zituen egitasmoak, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan zuenak.

Bestetik, noizbehinka zuzeneko konexioak egiten ari da Urdaibai Bird Center, horrela ornitologian zale direnei arrano arrantzaleen egunerokoa erakusteko. Kasu honetan ere, arrakasta handiz. "Konexio batzuetan 4.000 eta 5.000 arteko ikusleak izan ditugu, euren pantailaren aurrean". Gehienak Estatu mailakoak, bainta "atzerritik koneltatzen denik ere" badela gaineratu dute. Argi daukagu arranoak ikusteko gogoa dagoela, eta jendeak asko disfrutatzen duela". Azkenik, habiaren inguruan ez ibiltzeko dia luzatu dute. "Prozesu guztia ikusteko aukera onena da gure kamaratik ikustea -Urdaibai Bird Centerren webgunean edota erakundearen Youtube kanalean-, bertara joan eta hegaztiak molestatzea baino". Izan ere, urte luzez garat den proeiktuak hurbil du bere helmuga, Urdaibain jaiotako lehen arrano arrantzalea heltzen denean.