Jakina zen Lekeitio Turismo Bulego berri bat egokitzeko proiektuan ari zela burubelarri, Gasolindegi zaharra zegoen kokagunean. Eta orain, udal administraziopeko eraikin berriari zifrak jarri dizkiote, baita epeak ere. Izan ere, udal arduradunek 2023. urtean estreina-tzea maneiatzen dute, udaren ostean lehen faseari ekin ostean, eta datorrenean bigarrenari ekin ostean. Egin beharreko inbertsioari dagokionez, 263.000 eurokoa izanga da.

Udaletik gaineratu dutenez, "eraikinaren jatorrizko egitura mantenduko da. Eraberritze lanek bere fatxadaren morfologia errespetatuko dute eta zenbait elementu berriztuko dira". eraikina babestutakoa da. Zeren Alvaro Libano arkitektoak diseinatu zuen 1962an eta nazioarteko abangoardia edo arrazionalismo estilokoa da. Gasolindegia izan ostean, 2007ra arte, azken urteotan erabilera gabe izan da. Eraberritzeak babes-eremuan markatutako zehaztapenak bete beharko ditu, horrela "eraikina berra eta herriko ondarea berreskuratuz".

Koldo Goitia Lekeitioko alkateak "garrantzitsutzat" jo du eraikin berria izatea, "gaur egun dugun turismo bulegoa, udaletxeko beheko solairuan koka-tzen dena txiki geratu" delako. "Espazio aldetik hobekuntza nabaria izango da, baita bisitariei emango diegun zerbitzua ere", gaineratu duenez. Azkenik, eta bi urteren buruan zabaldu nahi duten eraikin berria zabaltzen denean, litekeena da hutsik geratuko den udaletxe azpiko espazioa "herritarrentzako arreta gune" bilakatzea. "Hori da maneiatzen dugun aukera nagusia", Goitiaren esanetan. Egin beharreko lanen kronologiari dagokionez, "uda ostean hasi nahi dugu lehen fasea egiten. Aurten amaitzea espero dugu, datorren urtean zehar bigarren faseari ekiteko".

Nahiz eta oraindik ez duten zehaztu nolako egitura izango duen, bai azaldu dutela "turismo bulego berria gune ezberdinetan banatuko" dela, "besteak beste, bisitariak hartzeko harrera eta bilera gela bat egongo da". Kokapenari dagokionez ere, hobeagoa izango da, "Lekeitioko erdigunetik hurbil kokatuko da eta alde zaharra, eliza, portua edota hondartza alboan izango ditu. Hori horrela, erraz ikusteko moduan egongo da, besteak beste, informazio bila datozen bisitarientzako".

"Lanak bi fasetan egingo" direla gaineratu dute Udaleko bozeramaileek. Lehenengoan eraikinaren eraginkortasun energetikoa hobetuko da jasangarriagoa izateko, bigarren fasean berriz, barne-banaketa eta instalazioak. Bi faseetako lanek 263.296,91 euroko inbertsioa suposatuko dute.

Turismo seltorean berebizikoa da Lekeitiok eskualdeari egiten dion aportazioa. Izan ere, Lea-Artibaiko gune nagusi da, urtero-urtero. Azken datuei erreparatuta, eta Udaleko iturriek azaldu dutenez, Aste Santuan 882 pertsona hurbildu dira udalerriko Turismo Bulegora. Urte latza den arren, koronabirusaren pandemiaren eraginarengatik, datu positiboak izan dira.