Bono kanpaina berri bati ekingo diozue Gernika-Lumon.

—Hala da, pandemiaren luzatzeak eta iazkoan egin genituen kanpaina biek izandako arrakastak motibatu gaitu aurtengo edizioa egitera. Iazkoan Merkatari Elkartuak elkartearekin egin genituen biak benetan arrakastatsuak izan ziren: inbertitu genuen boskoitza jaso da herriko merkataritza eta ostalaritzan, inpaktua 585.000 eurokoa izan da. Aurten ere, inpaktu bera izatea espero dugu.

Nolakoa da aurtengo 'Nik Gernikan' bono kanpaina?

—Zenbait kontu hobetu nahi izan ditugu, baina funtsean, formula berdintsua da. 110.000 euro inbertituko dira, 50.000 euro ostalari-tza suspertzeko eta 60.000 merkatarientzako. Eta maiatzaren 3an ekingo diogu hauen salmentari. Gernika-Lumon erosketak egiten dituen edozein pertsonak erosi ahal izango du, Turismo Bulegoan eta NANa erakutsiz. Bonoei dagokienez, 22.300 izango dira, prezio desberdinetan. 30 eurokoetan, 10 euro aurrezteko aukera izango da. Kantitate hori Udalak jartzen du. Eta ostalarientzako bost eurokoak egongo dira, hiru euroko aurrezpenarekin.

Ostalaritzako bonoak aldatu dituzue?

—Bai. Iazkoan konturatu ginen bonoen erabilera udalerriko ostalaritzan ez zela homogeneoa izan, hau da, ostalaritzaren zati batera ia ez ziren heldu bonoak. Aurtengoan formula aldatu dugu, gauzak ere errezteko. Tabernatan bertan salduko dira, bost euroko prezioan. Guk egindako kontuen arabera, 200 eta 250 bono artean izango ditu ostalari bakoitzak. Eta jakin badakigu ostalarien gehiengoak parte hartuko duela.

Zer bilatzen duzue bono kanpaina honekin?

—Sektoreari laguntzea. Izan ere, nahiz eta urte zaila pasatzen ari diren, profesionaltasunez jokatu dute. Bai dendari, eta bai tabernariek. Gure konpromisoa euren egoera hobetzen saiatzea izan da, izan dituzten eragozpenak arin-tzea.

Zergatik merkatari, ostalari eta ileapaindegiei laguntza hau eskaini?

—Beharrizana dutelako. Urte oso gogorra sufritu dute, salmentak behera egin dutelarik. Eta beti diogu berdina: dendak dituen herria, herri bizia da, dinamikoa. Kontutan izan behar dugu ere Gernika-Lumo merkataritza eta ostalaritza herria dela. Merkataritza eta ostalariza sektoreak 1000tik enplegatu ditu herrian, 400dik gora establezimendu daude, horietatik 90 izanik taberna eta jatetxeak. Bizkaiko denda-biztanle ratio handiena dugu, eta Euskal Herrian, Tolosak (Gipuzkoa) baino ez du ratio handiagoa. Gainera, kalitate handia erakusten duen sektorea daukagu.

Herrian kontsumitzeko deia egiten duzue kanpainekin?

—Bai. Sektoreari bultzada emateaz gain, herrian kontsumitzeko ardura sustatu nahi dugu. Gernika-Lumon erostea, herria indartzea da, herriari bizitasuna ematea. Eta berriro diot: presentzia handia duen sektorea dugu, hainbat familia bizi dira merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresetaz.

Etorkizunean merkataritzaren aldeko ekintza ezberdinak egitea pentsatzen duzue?

—Bai, klaro baietz. Sektoreari lagun-tzeko edozein aukera aprobetxatuko dugu, beti ere Gernika-Lumoko Merkatari Elkartuakekin batera. Hartu-eman oso ona daukagu. Hilabetero izaten dugu koordinazio ba-tzarra eta aldiro bestelako batzarrak. Koordinatuta egiten dugu lan, eta gure arteko komunikazioa etengabekoa da. Bestetik, badugu Merkataritza eta Turismo Mahai orokor bat, orain dela bost urte sortutakoa. Hala ere, halabeharrez funtzionatu dugu pandemia garaian, baina teknikariek etengabeko komunikazioa izan dute sektorekoaren negozioekin, banan-banan gainera.

Turismo arloa ere kudeatzen duzu. Urte gogorra izan da sektorearentzako.

—Bai, tamalez ezin izan ditugu hainbat ekintza aurrera atera, ez zelako momento aproposa bisitariak Gernika-Lumora erakartzeko. Baina baditugu hainbat ekimen, kaxoian gordeta, etorkizunean egingo ditugunak. Adibidez, webgunea berri-tzeko proiektua dugu eskutartean, gure estrategia berritzea eta baita hutsik diren lokalen transmisioan laguntzeko bilatzailea osatzea.

Azken galdera. Nahiz eta aurtengoa urte gogorra izan den bisitariak hartzeko, ez da jende larregi hurbiltzen Gernika-Lumora? Masifikazioaz ari naiz.

—Ez dago masifikariorik. Jakina da milaka persona pasatzen direla Juntetxetik, adibidez. Eta Gernikak ohiartzun handia duela munduan zehar, bere historia dela eta. Baina bisitarien presioa oso baxua da. Guk fluxuak aztertu ditugu, nondik ibiltzen diren eta zer egiten duten. Eta gure datuen arabera, turista gehieneko eguenean ere, bisitarien tasa %3 ingurukoa da. Hau da, herrian ibiltzen direnen %3 dira turistak.

"Merkataritza eta ostalaritza sektoreak milatik gora enplegatu ditu Gernika-Lumon, 400dik gora establezimendu daude"

"Sektoreari behar duen bultzada emateaz gain, Gernika-Lumon kontsumitzeko ardura plazaratu nahi dugu"

"Baditugu hainbat ekimen gordeta, etorkizunean egingo ditugunak: webgunea, estrategia berritu eta hutsik diren lokalen bilatzailea"