Duela gutxi amaitu da Ekoetxea Urdaibai ingurumen-hezkuntzako zentroa eta Busturiako San Bartolome auzoko autobus-geltokia zurezko pasabide edo palafito baten bidezlotzen dituen sarbide berria. Oraindik zabaltzear dagoena, garraio publikoa erabiliz eraikinera doazen bisitarien-tzat aproposa da. Eta eraikin publikoa inguratzen duen espazioari jarraipena emanez, paisaiaren berformulaziorako pausoak emango dituztela jakinarazi dute, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren biho-tzean kokatzen dela jakinda. Pasabidea datozen urteetan egin nahi den “natura eta biodibertsitatea ezagutzeko eremu bihurtzeko asmoen” barnean kokatzen da.Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren mendeko Urdaibai Biosfera Erreserbaren Zerbitzuak sustatutako obra da berau, azken hilabeteetan egin dutena, “eta kokatuta dagoen lurrean ahalik eta inpaktu txikiena izan dezan diseinatu da”, ingurunean topa litezkeen materialez egindakoa delarik. “Hala, zeharkatzen duen hariztiko zuhaitzak errespetatu dira,eta malda egokitu da, lurren mugimendua ahalik eta txikiena izateko helburuarekin. Horrez gainera, bertakopinu-zura erabili dute pasabidea eraikitzeko”, adierazitakoaren arabera.

Biosfera Erreserbaren eremurako sarbidea “errazago egiteaz gain, Ekoetxea Urdaibairen kanpoaldea paisaia pedagogiko gisa birformulatzeko eta natura eta biodibertsitatea ezagutzeko eremu bihur-tzeko asmo handiko proiektu baten barruan kokatzen da pasabidea”, Urdaibai Biosfera Erreserbaren Zerbitzuko arduradunek jakinarazitakoaren arabera. “Horretarako, Ekoetxearen eraikinaren barruan dauden elementu eta edukiekin bat datorren diskurtsoa osatu nahi dazentroaren kanpoaldean, Urdaibaiko ekosistemen ezaugarriak biltzen dituzten eremu didaktikoak sortuz; besteak beste,sarbide berria dagoen harizti atlantikoa, landazabal atlantikoa eta padurak”. Azkenik, pasabideak mugikortasun iraunkorrean ere lagunduko du, bisitariak garraio publikoan heltzea ahalbidetuz.