"XVI. mendean Lehen Mundu Biran itsasoratu ziren espediziokideak gaur eguneko astronauten pareko" balentria egin zutela iritzita, "ezezagunak zreen itsaso zabaletan murgildu zirelako", Bizkaiko Foru Aldundiak Akurio eta Elkano: 500 urte geroago Bermeoko Arrantzalearen Museoan gaur egun erakusgai den erakusketaren segida, 1519 eta 1922 urte artean itsasoan aritu ziren "marinel haien memorian" sakondu nahi dute, "baina ez ohiko formularekin, baizik eta didaktikoa den publikazio" batekin. Xabier Armendariz esploratzaileak, nabigatzaileak, itsas-dokumentalistak eta -historialariak idatzia, abentura horretan itsasoratu ziren 7 bermeotarrak eta beste 14 bizkaitarrak dire protagonista nagusi, beraien biografiak eginez. "Euskaldunen aportazioa berebizikoa izan zelako, eta gure gizarteak Lehen Mundu Biraren nondik norakoak jakin behar dituelako", esan zutenez.

Ilusioak, zailtasunak, bizipenak edota marinel haien arrastoak utzitako istorioak ditu hizpide liburuak, "erakusketaren ondorio" modura kalifikatua izan den argitalpenak. "Memoria berreskuratu nahi dugu", esan zuen Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura zuzendari Begoña de Ibarrak. "Eta balentria horretan, eta nahiz eta Elkano den figurarik nabarmenena, 21 bizkaitar izan ziren: Mungiakoa, Lekeitiokoa, Portugaletekoak... eta bermeotarrak, nola ez. Beraien istorioak gauer eguners ekarri nahi izan ditugu. Eta liburu hau oso berezia da zentzu horretan, euren nondik norakoak beste tankera baten erakusten saia-tzen garelako. Badugu erakusketa Arrantzalearen Museoan, eta orain baita liburue ere".

Armendariz da liburuaren egile, eta baita erakusketaren komisario ere. "Dibulgaziorako liburua dela" dio, "baina ez euskaldunak izan ginen munduari buelta ematen lehenak baino ez dioena. Saiatu gara beste hainbat informazio eskaintzen: nola itsasoratzen ziren, erabiltzen zituzten teknologia guztiak, Nao Victoria -edo nao Vitoria- ontzia zelakoa zen, marinelen zuten kualifikazio altua, edota ontzi gaineko bizi-tza nolakoa zen". Izan ere, espediziokideak "ez ziren abenturazale hutsak, baizik eta euren formazioa zuten. Eta horrelako bidaiari ekiten bazioten, orduko gizartean postu hobea lortzeko zen, edo lehorrean lortu ezin izango zuten dirua egiteko. Euren balioa azpimarratu nahi dugu, merezi duten errekonozimendua ematea". Izan ere, Armendariz argi eta garbi adierazi zuen "ontzi horretan zihoazen marinelak gaur eguneko astronauten parekoak" izango liratekeela. "Eta orduko aro-tzak, espazio-injeniariak" direla gaineratu zuen.

Mundu bira

1519 eta 1522 artean Magallanes-Elkanoren espedizioa itsaso ezezagunetan ausartu zen Mendebalderantz nabigazio bide baten bila, Moluka uharteetara, Espezieen uharteetara. Bidaia epiko honetan Magallanesek gaur egun bere izena daraman itsasartea aurkitu zuen, eta Juan Sebastian Elkanok espedizioaren agintea hartu zuen portugaldarra hil zenean. "Elkano, bere kontramaisu leiala izan zen Juan de Acurio bermeotarrarekin batera, penintsulara itzuli zen on-tzi bakar batekin eta gizon sorta batekin, baina Munduari Lehen Bira ematea lortu zuen". Baina istorio ofizial horretaz haratago, liburuak errepasoa egiten dio beste hainbat konturi. Tartean, Irlandan jaiotako Mairin Mitchell idazleak orain dela zenbait hamarkada egindako aportazioari.

Museoan. Atzo aurkeztutako liburuaz gain, Arrantzaleen Museoan zabalik du 'Akurio eta Elkano: 500 urte geroago' izenburupeko erakusketa. Honen bitartez Lehen Mundu Biraren gaineko hainbat datu eskaintzen dituzte, orduko mapak eta tresna ere. Eta Akurio kontramaisu bermeotarra da pertsonaia nagusienetakoa. Baita berarekin joan ziren beste sei bermeotarrak ere dira aipagai: Pedro Txindarza, Anton Basozabal, Juan Agirre, Martin Insaurraga, Pedro Mugertegi eta Pedro Sautua.