Ez da batere erreza izan, eta hilabeteetan zehar itxaron behar izan dute. Baina Ondarroako Udalak ziurtatu duen moduan, 180.000 euroko inbertsioa egindo dute Zaldupeko anexua egokitzeko. Gaur bertan ekingo diete lanei, hasieran lehenengo fase baten. Gaur bertan hasiko dira Aldundiak eta URA Agentziak baimendutako eremuan "harri txiki geruza bat botatzen, ondoren konpaktatu eta dauden zulo guztiak estali eta ingurua laua uzteko". Diotenez, etorkizunean aukera izango da ia 200 aparkalekuko ingurunea atontzea.

Udalaren asmoa lehen fase honetan baimendutako eremua "behin betiko asfaltatzea eta urbanizatzea zen, baina bisoi europearraren erreprodukzio garaia martxotik aurrera denez, ingurumen sailak ez du baimentzen egingo direnak baino bolumen gehiago eduki ditzaketen lanak. Hori dela eta bigarren fasea eta behin betiko asfaltatzea eta urbanizazioa urte amaieran" egitea aurreikusten da. "Gure asmoa asfaltatze lanekin orain hastea zen, baina bisoi europearraren erreprodukzio aldia dela eta atzeratu egin behar izan dira asfaltatze lanak. Hala eta guztiz ere momentu honetan egiten uzten diguten guztia aurreratzen hasiko gara astelehenetik aurrera", esan du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak. Lanak egiteko baimenak "oraintsu" heldu dira Udalera, eta toki-admibistrazioak ahal bezain arinen egin nahi dut lanak.

Estrategikoa

Egitasmo "estrategikotzat" jo dute udal agintariek gin beharrko lanak. Lehen faseko lanak eguraldiak baldin-tzatuta egongo direla zehaztu dute. "Lanak aurrera eraman ahal izateko zorua ezin da behar baino bustiagoa egon, beraz, euriak baldintzatu ditzake lanak. Ondo bidean aste bete inguruko aurreikuspena dago lanen lehen fasea egiteko". "Bigarren fasea urtearen amaieran egin nahi dugu", azaldu dutenez.

Bigarren fasea

Urte amaieran hasiko dira

Txarkugunea ere. Bigarren fasean, Zaldupe inguruko "anexuko asfaltatzeaz gain, urbanizazio proiektu osoa garatuko du Ondarroako Udalak. Hala ere, urte amaierara arte itxaron beharko dute udal agintariek, izan ere oraindik zenbait dira ixtear diren kontuak. Argiteria indartuko da eta LED motako argiak ipiniko dira", Udaletik gaineratutakoaren arabera. Ia 200 aparkaleku izango dituen gunea aton-tzeaz gain, "anexuaren atzeko aldean dagoen eremuan ere txakurrentzako beren-beregi prestatutako jolas gunea egingo da, jolas, iturri eta abarrekin".