Urdaibaiko saneamendu-sistema beste pauso bat emango du aurki. Uraren Euskal Agentziak, URAk, Ajangizko ponpaketa-estazioa eta hari lotutako kolektoreak eraikitzeko obrak lizitatu berri ditu, udalerriko urak eskualdeko mailako Lamiaran araztegian tratatzeko. “Eraikitzen ari diren Urdaibaiko saneamendu-sistema orokorreko obren fase berri bat da, eta dagoeneko eginda dauden beste tarte ba-tzuei jarraitzeko lanak dira, hala nola Busturia Lamiaran tarteari eta egiten ari diren beste zati batzuei, hala nola Gernika eta Busturia arteko loturari”. Eusko Jaurlaritzatik ziurtatu dutenez, lanok 1,9 milioi euroko kostua izango dute.“Obra horiek itsasadarraren saneamendu-irtenbidearen barruan sartzen dira, ezkerraldeko intertzeptorearen bidez”, azaldu dute URAko bozeramaileek. Zehazki, Ajangizko ponpaketa-estazioa, “udalerriko industria- eta hiri-isuriak biltzen dituzten kolektoreak eta Gernikako saneamendu-sareraino bultzatzeko hodia eraikiko dira”. Besteak beste, aipagarria da udalerrian kokatzen den Maier kooperatibaren egoitza, Busturialdeko enpresa handienetako. “Beraz, obra horien barruan sar-tzen da Oka ibaiaren azpian tinka-tze bat egitea, Ajangizko hondakin-urak ibaiertzez alda daitezen eta Bermeoko Lamiarango araztegiraino bultza daitezen”, beri ere eskualdeko ezkerraldetik doan saneamendurako hoditeria erabilita.

Egitasmoa garrantzitsua da berau, izan ere Urdaibaiko Saneamendu Planak pauso berria ematen duelako. Kasu honetan, Ajangizeko udalerria kontuta hartuz. “Etxeko eta industriako hondakin-urak bilduko dira” sietema berriarekin, “ondoren arazteko. Eraikiko den ponpaketa-zentroari esker, “itsasadarreko isurketa baimendu garrantzitsuenetako bat jaso ahal izango da, Maier enpresatik datozenak, bai eta industrialdeko eta Kanpatxu auzoko industria-emariak eta ur beltzak ere”. Eta datorren urtean martxan hasiko den eraikuntzak, bestetik, egitasmo honi esker, arduketa horri esker, “Ajangiz-Muxika kolektorearen emariak ere jaso ahal izango dira, kolektorea exekutatzen denean, eta horiek guztiak Gernikako Intertzeptore Nagusian sartuko dira”, gaineratu dutenez.

Urdaibaiko saneamendu-sarea eraiki ahal izateko zenbait lan egiten ari da URA azkenaldian. Adibidez, eta Busturialdeko Ur Partzuergoak jakinarazitakoaren arabea, Eusko Jaurlaritzari atxikitako erakundeak aurki amaituko ditu Gernikatik Busturiara doan hoditeria-tartea. Aldez aurretik ere, eraikiak izan dira Busturitik Sukarrietara eta azken honetatik eta Lamiaraneko araztegira doan tartea, baita Mundakako sare independentea ere. orain arte, 15 milioi euroko inbesrtsioa egin dela azaldu dute, eta “aipatutako zati horiek guztiak egin ondoren, saneamendu-sarearen azken zati bat geratuko litzateke egiteke: Muxikako hondakin-urak biltzekoa”.