Hogeita hamar urte baino gehiago daramatza ikertzaile lanetan, genetika arloan. Gorenera heldu da, gainera: Euskal Herriko Unibertsitateko katedradun, Harvard edoTufts bezalako prestigiodun unibertsitatean ikasketak egina, zien-tzialari gisa 20 proiektu nazional eta autonomikoetan ikertzaile nagusi, 60 artikuluren egile, Minbizia Ikertzeko Espainiako Elkarteko Zuzendaritza Kontseiluko kide. Elhuyar saridun... “Baina aldez aurretik, emakumea naiz. Eta forutarra”, dio Ana Maria Zubiagak, zeinek atzokoan Foruko Udalaren omenaldia jaso zuen, martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunean.

“Hunkituta” jaso zuen oroigarria Zubiagak. Eta bere lorpen akademikoez haratago, bere inguruko emakumeek egindako lanaz oroitu zen., “agra zoragarri guzti” horien doaiak nabarmenduz. “Nire ama eta amumagaz akordatzen naiz. Bizitzan une gogor asko pasatu dituzte, baina indarra eta bizipoza ateratzen zuten beti. Inoz ez dira erori, eta etxeetako ardatzak izan dira. Sostengua, indarra, bizipoza… atera eta transmititu dute beti. Hori izan da nire gazte denboran ikusi eta ikasi dudana”, adierazi zuenez. Nahiz eta Foruan ez bizi, bere herriarekin duen “lotura estua” ere izan zuen hizpide. “Lan asko daukagu egiteko, baina ingurun ditugun ereduak hain dira zoragarriak, eureri begiratu eta aurrera jarraitzeko indarrez betea-tzen gaituztela”, adierzi zuen.

Eta, nola ez, aitortza ere biziki eskertu zuen forutar zientzialariak. “Aitorpenak jasotzea beti da gauza pozgarria, baina norbere herrian norberak egindako lanaz gogora-tzea eta omenaldia jasotzea bestelako gauza da. Beste poztasun bat ematen du horrek. Benetan eskertzekoa da”. Oroigarria jaso zuen Zubiagak, Mikel Magunazelaia alkatearen eskutik, zeinek berdintasun efektiboaren aldeko pausoak emateko beharraz ohartarazi zuen. Eta baita emakumeen lana ikustarazteaz ere bai, bates ere “gure herriko erreferente” direnen kasuan. “Emakumeek gure gizartean duten funtsezko eginkizuna aldarrikatzen dugu, gehienetan isiltasunean funtsezko lana eginez. Foturarrok oso harro gaude Ana Maria Zubiarekin eta bere aintzastepen publikoa emakume ikusezin baina funtsezko hoien guztien aintzatespena da”, Magunazelaiak adierazi zuenaren arabera.

Ikusgarritasuna ematea

Bestetik, eta aurtengoan ohikoa ekimenak egitea “posible ez zela” aitortuta, Udalaren Berdintasun sailak berdintasunaren aldeko borrokan mantentzeko deia egin zuen. “Berdintasuna benetakoa eta eraginkorra izan dadila lortu nahi dugu, eta pandemiaren murrizketak ez daitezela aitzakia izan emakumeek eskubideen aitortzan lortu duten atzerakadarako. Ana Maria Zubiaga bezalako emakumeen lanari eta lorpenei ahotsa eta ikusgarritasuna ematea inspiratzailea da geure gizartea aurrera ateratzeko lanean jarraitzen duten emakume guztientzat”.