Azken bost urteetako joerari jarraiki, Lea-Artibaik hondakin gutxiago sortu zituen iazkoan. Zehazki, jasotako hondakin guztien kopuru osoa, 2,4% jaitsi da, 9.375 tonatik 9.150 tonara. Hala ere, hobetzeko daturik ere badela azaldu dute eskualdeko Amankomunazgoko arduradunek. Errefusaren kasua da, izan ere %1,5 gutxitu baden ere, “oraindik batzen ditugun hondakinen zatikirik ugariena errefusa da. Hau da, 2020 urtean hondakin poltsa osoaren %55a” dela azaldu dute.

Ondarroa da errefusara zabor gutxien botatzen duen udalerria, %52,8ko portzentzaiarekin. “Aldiz, birziklatzera bideratzen diren hondakin mota ezberdinak joera ez egonkorra erakusten dute, hau da: batzuk igo egin dute, aldiz beste batzuk jaitsi”. Organikoaren kasuan, adibidez, %3 gehiago batu da, mila tonara helduz. Udalerrietan birziklatze aren alde egindako egitasmoak arrakasta izan duela esan daiteke, beraz. Pilen kasuan ere fenomeno deigarria gertatu da, zeren hauen bilketa ia bikoiztu da.

Bestetik, Amankomunazgoak ere konfinamenduaren eragina somatu du, zabor gutxiago sor-tze aldera. Izan ere, itxialdiko asteetan “hondakinen murrizketa %6,23ekoa izan da: etxeko kontsumoak organikoa, ontzi arinak eta olioaren igoera sortarazi ahal izan du”, diotenez. Betalde, “beiraren jaitsiera tabernetan kontsumorik egon ez delako arrazoitu daiteke”.

Urteari dagokionez, “hiru denboraldi parte” izan direla diote eskualdeko erakundetik. Lehendabizikoa, “urteko hasierako hilebeteetakoa da, non “hondakinen murrizketa urteko datuaren parekoa dela esan daiteke, %3,39a”. Bigarrenez, itxialdian zaborren sorkuntza nahiko gutxitu zen. Uda garaia, azkenik, ezohikoa izanda. “Uda garaian hondakinen murrizketa %1,71koa izan da”, zehaztutakoaren arabera. “Aurreko hileekin konparatuta hondakinen murrizketa moteldu egin da”. Bada, aurreko urteko beira kontsumoa jaitsi egin da. Bisitari gutxiago izan ditugula edo tabernetara gutxiago joan garenaren seinale izan daiteke”.