Txikitatik izan du marrazteko grina. Familian hainbat aitzindari izan ditu, eskuekin egindako lanetan izugarrizko afizioa zutenak. Eta Rosa Maria Sanchezek etxetik zetorkion pasioa hartu eta margolenetan jaso ditu. Horren adibide dira martxoaren 5era arte Gernika-Lumoko Kultur Etxean ikusgai jarri dituen 48 margoak. Basoa eta mikologia dute ardatz nagusi.

"Inguruko paisaietan oinarritu naiz erakusketa muntatzeko", dio Sanchezek. "Ibilaldiak egin eta naturarekin zerikusia duen zerbait ikusten badut eta gustatzen bazait, argazkia egiten diot. Eta hortik, margolanera". Teknika erreza dirudien arren, muxikarrak mila kolorez osatutako formak marrazten ditu, haietako asko Urdaibaiko Biosfera Erreserbako ingurune naturalekoak, baita baserrioetako irudiak ere. "Badira lanak ordu asko sartzera behartzen dutenak, beste batzuk errazagoak dirneak", baina artistak pasio bera jartzen dio egiten duen lan bakoi-tzari. "Marraztea biziki dut gustoko", laburbiltzen du. Baina, zergaitik basoa eta mikologia artelanetan islatuta? Zerk eragiten du Sanchez gai horiek jorratzera? "Oso gustoko dudalako. Ez bakarrik menditik ibiltzea, baizik eta zerbait berezia ikusten badudan, berau marraztea ere gustoko du. Milaka argazki ditut oraindik egiteke, etorkizuneak margoztu nahi nituzkeenak. Prozesua asko errezten du. Hildako zuhaitz bat, zenbait onddo€ baita animaliak ere, zaldiak. Basoaren mundua bereziki gustatzen zait, naturaz inguratuta ikustea nire burua. Mikologiaren zale ere banaiz, ez bakarrik urria eta azaro partean irtetzen diren garaietan. Soriara ere joaten gara, onddoen bila".

Autodidakta

Muxikan bizi den heinean, horrek ere bere egitekoan eragin du. Naturaz inguratutako udalerria da. Baina gaztetatik datorkio Sanchezi margozteko grina. "Autodidakta naiz, hori bai. Ordu asko eman ditut margotzen, eta orduak sartzen ikasi ditut teknika ezberdinak ikasten, etabar. Gaztetxoa nin-tzenetik hasi nintzen, lehendabizi 1974 edota 1975 urteetan egon nin-tzen Iriondoren eskolan, bertan, Gernika-Lumon. Bertan zegoen jendea nagusiago zen, ni txikiagoa nin-tzen eta askotan irtetzen ginen kaletik pintatzera eta. Baina ordutik gaur egunera ikasten joan naiz, pixkanaka-pixkanaka. Eta geroxeago bai, 18 urte nituenetik aurrerea egin ditut hainbat erakusketa", dioenez, bai banaka eta baita taldekakoak ere, Gernikarterekin. Hainbat herritan izan ditu lanak erakusgai gainera: Gernika-Lumon, nola ez; baina baita Mungian, Durangon, Bilbon, Ean, Lekeition, Zornotzan, Gasteizen, Elgoibarren€ eta Euskal Herritik at ere bidaiatu dute bere lanek, Madrilera, Kordobara -izatez bertakoa da-, Ciudad Realeko Puertollanora...

Olio-pintura da Sanchezek erabiltzen duen teknika, gehienetan. "Olio-pintura, bai. Teknika horrekin hasi nintzen eta oraindik ere banabil". Hala ere, beste zenbait teknika ere erabili ditu, "akuarela", adibidez. "Baina egia da olio-pinturari beste materiale batzuk jartzen dizkiot. Papera, katuen harearekin ere nahastu dut€, froga egitearren. Asko gustatzen zait materialeak nahastea, kontu berrietan sartzea". Prozesuari dagokionez, "nahiko arina naiz. Denbora izan behar dut, hori bai, baina nahiko arina naiz, esa dezaket nahiko abilezia dudala". Gernika-Lumokoaz gain, Sanchezek ere badu beste erakusketa bat Barakaldoko Max Centerren, Marta Ubierna eta Pero Loperekin batera. "Martxoaren 31ra arte izango gara bertan". Baditu bertan zenbait lan, Gernika-Lumon dituenetaz desberdinak, horien artean bi metroko tamaina duen Gernikako margolan bat.

Pandemia garaian murgilduta, erakusketak egiteko zailtasunak ditu mintzagai Sanchezek. Hori dela eta bizki eskertzen du Gernika-Lumoko Kultur Etxeak eskaini dion aukera, "erreza ez delako halako erakusketan muntatzea". "Hala ere, gaur egun baditugu teknologia berriak; sare sozialak erabiltzen ditut nire lana ahal dudan ikusle zenbaki handienera helarazten. Baina ez dago ezer hoberik margolanak aurrez aurre erakustea baino"; dioenez. Etorkizunari dagokionez, muxikarrak argi du: "margotzen segitzea dut helburu, nahiz eta nire ogibidea ez den. Baina bai nire pasioa dela, benetako pasioa".

"Mikologia gustoko dut, menditik ibiltzea. Zerbait gustatzen bazait argazkia egiten diot. Eta hortik, margolanera"

"Olio-pintura da nire teknika, baina beste materiale batzuekin ere nahastu izan dut"

Margolaria