Irudi berria estreinatu du Gernika-Lumoko Iparragirre kaleak. Segurtasuna hobetze aldera, eta nahiz eta aldez aurretik zehaztuitako epean pixkat luzatu diren, Udalak hainbat egokitzapenei eman die amaiera, handiena akaso, bidegorriaren birmoldaketa delarik. Toki-administrazioak guztira 181.000 euro bideratu ditu 2020ko irailaren amaieran hasi eta orain gutxi bukatutzat eman duen berrantolaketara.

"Irtenbidea egungo bidegorria espaloiz aldatzea" izan da, Iparragirre kaletik -Gernika-Lumoko bide nagusienetakoa dena- igarotzen zen espaloia iragenean ez zelako "hain egokia; izan ere, bidea eten egiten zen, zati batzuetan, kaleak eta garajeen irteerak gurutzatzen zirelako, eta honek txirrindularien hainbat istripu eragin zituen", Udaleko arduradunek azaldutakoaren arabera. Horrela, Udalak egoera arriskutsu hauei amaiera eman die.

Kale handienetakoa da Iparragirre. Eta bidegorriak gurutzatzen du. Gaur egun 445 metroko luzera duen adar hori "trenbidearen paraleloan doan espaloira eraman da, eta asfaltozko aglomeratu gorriz" egin dute, bidegorriaren antzera. "Horrez gain, espaloia, bizikletentzako bidexka, aparkalekuak eta errepideko bi bide" mantendui dituzte. Semaforo berria ere jarri da, lehendik dagoenarekin sinkronizatuta, segurtasuna berma-tzeko", diotenez. "Zoruaren hobekuntzarekin amaitutako lanek 181.725 euroko aurrekontua" izan dutela jakinarazi dute.

Beste zenbait lan

Azkenaldian ere beste zenbait berriztapen lan egin dituzte Iparragirre kalean, besteak beste orain dela zenbait hilabete egin ziren asfaltatze lanak. Nagusiena, hala ere, trenbide-pasabidearen berrantolaketa izan da, Eusko Trenbide Sarearen eskutik egin dena. Gunea gurutzatzen duten "ibilgailuek eta oinezkoek modu seguruagoan" ibiltzeko egitasmoa izan da berau. Zorua konpontzeaz gain, seinaleak hobetu, oinezkoak gurutza-tzeko guneak prestatu eta espaloiak zabaldu dira. "Neurri hau Gernika-Lumoko Udalak Udalerri irisgarri eta segurua delako proiektuaren barruan garatzen ari diren neurriei gehitu behar zaie, bai oinezkoen-tzat, bai ibilgailuentzat" mesedegarria izan direnak.

Beste alde batetik, Gernika-Lumoko Iparragirre eta Urremendi kaleetan eta Bekoibarrako industrialdeko aparkalekurako sarbidean hiru espaloi-beheratze egin ditu Gernika-Lumoko Udalak, inguru horretako irisgarritasuna hobetzeko.