EAJ eta EH Bildu alde agertu dira beira-zuntzezko ontziak egiteko jarduera Bermeoko hirigunetik aldendu behar dela, biztanleagoaren osasunean ez eragiteko. Eta Eusko Jaurlaritzaren esku izan leike arazoaren konponbidea, Bermeoko Portua Antolatzeko Plan Bereziaren hirugarren aldaketari behin betiko onarpena ematen badion. Baina auzitegi batek emandako azken epaiaik berriz ere harrotu ditu hautsak bi alderdien artean. Justiziak ezetsi egin du Bermeoko urigunean dagon ontziolaren jarduera-lizentziaren ganean auzotarrek aurkeztutako errekursoa, eta tgirabira politikoa eragin du.

Jeltzaleen ustetan, "epaiak agerian uzten du EH Bilduk -iragan den legegintzaldian alkatetza bere eskutan zutenak- zorrotzagoa izan behar zuela lizentzia ematerakoan neurri zuzentzaileak eta kontrolekoak eskatzeko orduan". Izan ere, EAJk "oso permisibo-tzat" jo du aurreko legegintzaldian boterean zen EH Bilduren jarrera. "Horren erakusgarri da oposizinoko hiru talde politikoek eta auzo-elkarteak errekursoak aurkeztu zituztela lizentziaren aurrean, eta horrek ez zirela inoiz modu ofizialean ebatzi edo eran-tzun". Hori dala eta, "auzo-elkarteak, administrazioaren isiltasunaren aurrean, epaitegira jo behar izan zuen. Permisibilidade hori 2011n alkatetzara heldu zenetik egiaztau ahal izan zen, pabilioia eregiteko baimena ez beteteagaitiko zigorra 8.000 eurotik 500 eurora jaitsi zuten eta", salatu dutenez.

Bestetik, EAJren arabera, emandako epaiak "bertan behera utzi du EH Bilduk erabilten eban beste argudio nagusietako bat". Hirugarren puntuan, "Eusko Jaurlari-tzaren txosten teknikoak aukerakoak direla eta ez lotesleak azpimarratzen du, beren beregi kontrakoa xedatu ezean; eta, beraz, EH Bilduk zorrotzagoa izan behar eban jarduerea gauzatzeko bermeen eskakizunagaz". EAJk jarduera hori "hirigunetik urrundu behar dala defenditzen jarraitzen" duela gainartu du, Portuko Plan Bereziaren 3. aldaketaren proiektuan jasota dagoen moduan. "Planaren aldaketak eskaintzen zizkigun tresnan oinarrituta, beharrean jarraituko dugu jarduera hori beste leku batera eroatea errealidade bihurtu dadin", adierazi dute.

Iragan den azken osoko bilkuran eman zuen jakitera EH Bilduk epaiaren berri. Eta Idurre Bideguren alkate zela 2017ko apirilaren 12an hartutako erabakia indarrean zegoen legedia eta planemamendua bete zuela adierazten du sententziak". " Horrek argi eta garbi adierazten du Bermeoko Udalak indarrean zegoen legedia eta planeamendua betearaziz jardun zuela. Udalak baimena eman behar zion nahitaez, bestela prebarikazioa egingo zukeen". Koalizioko kideek salatu "EAJren erabilera politikoa" salatu dute, "izan ere, sententziaren interpretazio maltzurra egin du, berriro ere, gai honekin EH Bilduren kontra egiteko, jakin dakienean gure egiteko modua zuzena eta bidezkoa izan zela eta sententziak hori argi adierazten duela".

Azkenik, ontziolaren kokaleku aldaketa eskatu dute. "Guk aspalditik eskatu dugun bezala, Eusko Jaurlaritzak Portuetako Plan Bereziaren hirugarren aldaketa izapidetzen ari da momentu honetan ontziolari beste kokapen bat lortzeko eta albiste ona da hori Bermeoko EH Bildurentzat, izan ere, hainbat aldiz guk eskatutako irtenbide bakarra baita".

Errekurtsoa. Bermeoko Portu Toxikorik Ez auzokideen elkarteak jarritako auzi-errekurtsoaren ostean, Bermeoko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2017ko apirilaren 12an hartutako erabakiaren aurka, orain gutxi heldu da sententzia.

Balorazioa. Herritarren plataformak ez du oraindik baloraziorik egin, nahiz eta aukera izan baduen auziarekin jarrai-tzeko. Zailtasunak zailtasun, pandemia egoera dela eta batipat, eta baita auziarekin jarraitzeko "kostu ekonomiko handiak" eragina ere baduelako, asanblada ospatuko dute, "eta ostean hartuko dugu erabakia", gaineratu dutenez.

Etorkizuna. Eusko Jaurlari-tzak eman al lioke amaiera kontu honi. Portua berrantola-tzeko plana du eskutartean, alegazio epea amaituta eran-tzunen fasean dagoena. Gasteizko gobernuak Astilleros de Bermeo ontziolak maneiatzen duen proiektua lekualdatzeko proposamena egin du.