- Bermeoko Udalak herriko hainbat jolastoki hobetuko dituela iragarri du, datozen asteotan ekingo zaizkien lanen bitartez. Toki-administrazioaren helburua da “bermeotarren bizi kalitatea hobetzea eta herriko instalazioetan berrikuntzak egitea, Bermeo bizitzeko herri atseginagoa bihurtuz”. Honela, zortzi jolastoki izango dira hobetuko direnak: Talakoa, Izarrakoa, Artike bidekoa, Lamerakoa, Almikakoa, Adubidxekoa, Eskola Publikokoa eta haurtzaindegikoa (Benito Barrueta). Udalak orain dela gutxi adjudikatu ditu lanal, 22.149 euroko aurrekontuarekin.

Udalak jolastokiak itxi ditu, pandemiaren trasmisioari aurre egiteko. Eta epe hau baliatuko du umeentzako guneak berritzeko. Aritz Abaroa Bermeoko alkateak adierazitakoaren arabera, “une honetan alarma gorria egoeran gaude eta instalazio mota hauek itxita ditugu. Hala ere, egoerak hobera egiten duenean parke hauetan berriz jolasteko aukera egongo da. Eta egingo direnhobekuntzeiesker, modu egoki eta seguruagoan disfrutatzeko aukera egongo da”. Udalaren aurreikuspena da “otsaila erdirako hobekuntza lanak bukatuta” egotea. “Kasu batzuetan bertako elementuak kendu eta berriak jarriko dira”, diotenez. Hauxe da Tala inguruko adibidea. “Beste batzuetan, ordea, apurtuta dauden elementuak aldatu eta konponketa txikiak egingo dira”. Bestetik, beste hainbat ginetan lur berria jarriko da “eta guztietan, hori bai, garbiketa lan bereziak eta saneamentuak egingo dira, parke guztiak ahalik eta egoera hoberenean egon daitezen”.

Jolastokiak modu onean izan nahi ditu Udalak. “Modu egokian eta seguruan mantendu” nahi dituzte. “Bizitzeko atsegina den Bermeo bat nahi badugu, gure herriko instalazioetan hobekuntzak pixkanaka egin behar ditugu. Askotan ez dute zertan aldaketa handiak izan behar, baina ditugunak ondo zaintzea behar beharrezkoa dela argi dugu”, Abaroaren esanetan. “Horregatik egingo ditugu hobekuntza lan hauek herriko jolastoki hauetan. Kasu batzuetan hobekuntza txikiak izango dira, beharbada oharkabean pasako direnak, eta, beste batzuetan, aldaketa nabarmenagoa izango da. Hala ere, guztion konpromezua beharrezkoa da parke hauek luzerako irautea nahi badugu. Guztion ardura da herriko instalazioak behar bezala erabiltzea eta hauek zaintzea”, azaldu du alkateak.